Isatxa Mengíbar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isatxa Mengíbar
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Isabel Mengíbar Martínez de Goñi
JaiotzaEspainia1973ko ekainaren 16a (50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakahots-aktorea eta aktorea
IMDB: nm6787488 Edit the value on Wikidata

Isatxa Mengíbar edo Isacha Mengíbar, jaiotzaz María Isabel Mengíbar Martínez de Goñi (Espainia, 1973ko ekainaren 16a) espainiar aktorea eta bikoizketa-aktorea da, Simpsondarren Lisa Simpsonen bikoizketarengatik ezaguna.[1][2][3]

Telesailetan eta animazio-filmetan bikoizketak egin ditu. Telebista-serieetan, Soleil Moon Fryeren ohiko ahotsa izan da, Penélope pertsonaia Punky Brewster-en,[4] Roxie Sabrina, cosas de brujas lanean, Jade Bratz-en eta Robin Salvados por la campana lanean. South Park-en Wendy Testaburger pertsonaiaren ahotsa da.[5] Bideojokoetan ere bikoizketak egiten aritzen da.[6]

Pokemonen sailean, 6. denboralditik 13. denboraldira Mara agentea bikoiztu zuen, baita Candela liderra, Casey eta Bianca ere. XY telesailean, Serenaren ahotsa izan zen. Serena Ashen Kalosen bidaiako laguntzailea da, eta haurtzarotik ezagutzen zuen.[7]

Animazio-serieetako bikoizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Simpsondarrak - Lisa Simpson.
  • Rugrats: Abenturak Pixoihaletan - Angelica Pickles.
  • South Park - Wendy Testaburger / Ike Broflovski.
  • El intrépido Batman/Batman ausarta - Black Canary.
  • Kid vs. Kat - Millie Burtonburger.
  • Sanjay eta Craig - Sandy Dickson.
  • Martin Mystery - Diana Lombard.
  • Pipi Kaltzaluze - Pipi.
  • Los osos amorosos - Osito sorpresa.
  • Peppa Pig- Chloe.
  • Gargolak: Heroi mitologikoak - Kim.
  • Tigrea: Manny Riveraren abenturak - Frida Suárez.
  • Bratz - Jade.
  • Patoabenturak - Jorgito / Juanito / Jaimito.
  • Aaahh! Munstroak - Oblina.
  • Rocket Power - Reggie Rocket.
  • Dexter laborategia - Dee Dee.
  • El Tritón de Ned - Linda.
  • Jelly Jamm - Mina.
  • Phineas y Ferb - Mandy.
  • El Show De Cleveland - Roberta Tubbs.
  • Handiagoak eta bihurriak - Nicole Boscarelli.
  • Pigi eta haren lagunak - Dannan O'Mallard.
  • Sabrina - Priscilla Pocionson.
  • Ondorengoak: Wicked World - Freddie.
  • Bob's Burgers - Louise Belcher.
  • W.I.T.C.H. - Bess Grumper.
  • Arcane - Jinx

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. admin. (2020-11-04). «Isatxa Mengíbar: la voz de Lisa Simpson» Treintaycinco mm.
  2. «Isatxa Mengíbar - Ficha eldoblaje.com - Doblaje» www.eldoblaje.com (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  3. (Gaztelaniaz) «Isacha Mengíbar» Wiki Doblajes de España (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  4. Doval, C.. (2017-02-17). «Estas son las voces que están detrás de 'Los Simpson» Faro de Vigo.
  5. «Isacha Mengíbar» Wiki Doblajes de España.
  6. «Isatxa Mengíbar | Actriz de doblaje en DoblajeVideojuegos.es» www.doblajevideojuegos.es (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
  7. (Gaztelaniaz) «Isacha Mengíbar» Pokémon Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Isatxa Mengíbar-en fitxa bikoizketan