Ishizuchi mendia
Itxura
Ishizuchi mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Tengu (en) |
Garaiera | 1.982 m |
Mota | mendi, sacred mountain (en) eta punturik altuena |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°46′00″N 133°07′00″E / 33.7667°N 133.1167°E |
Honen parte da | Seven Holy Mountains (en) 100 Famous Japanese Mountains (en) |
Mendikatea | Ishizuchi Mountains (en) |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Ehime |
Japoniako hiria | Saijo |
Babestutako-eremua | Ishizuchi Quasi-National Park (en) |
Geologia | |
Material nagusia | Andesita |
Ishizuchi mendia (japonieraz: 石鎚山 Ishizuchi-san ) Japoniako Shikoku uharteko mendi garaiena da, bai eta Japonia mendebaldeko altuena ere. Ehime prefeturan dago eta Japoniako 100 mendi ezagunen zerrendan sartuta dago.
Shugendō sektarentzako mendi sakratua da eta tontorrean Ishizuchi santutegia dago. Uztailaren batean hasten da igotzeko sasoia baina lehenengo egunean emakumeek debekaturik daukate mendira igotzea. Hainbat tokitan kate astunak ezarri dira eta erromesek berauek eskalatzen dituzte.
Mendiaren ingurua Ishizuchi Parke Kuasi-Nazionalean sarturik dago.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hegoaldeko aurpegia.
-
Gailurra.
-
Ishizuchi santutegia.
-
Erromesak kateetatik eskalatzen.