Isiltasuna (Doctor Who)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isiltasuna (Doctor Who)
Whoniverse (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Bestelakoak
EtsaiakEleventh Doctor (en) Itzuli

Isiltasuna Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko fikziozko erlijio ordena bat da. Isiltasunaren elizako kideek gizakien gorpuzkera dute eta estralurtarren burua.

2010eko denboraldiaren hasierartik aipatzen da "Isiltasuna eroriko da" ("Silence will fall") esaldia baina The Impossible Astronaut atalean azaltzen dira lehen aldiz, eta haien jatorria 2013ko The Time of the Doctor atalean azaltzen da.

Pertsonaiaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steven Moffat ekoizle exekutiboak sortu zuen pertsonaia, ordurarteko beldurgarrienetako bat izateko helburuaz[1], eta horretarako Edvard Munchek 1893an margoturiko Garraisia hartu zuen oinarri burua diseinatzeko[2] eta gozpuzkera beltzezko gizonena ezarri zien. Berehala bihurtu ziren telesaileko pertsonai beldurgarrienetakoak aingeru negartiekin batera, Karen Gillanen esanetan[3].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buru handia eta hezurtsua dute, ahorik gabea eta begizulo handiak. Azala hezurrei itsatsita dago eta gris argia da. Ez dute ahorik, ondorioz ez dute askorik hitzegiten, eta egiten dutenean ahots grabea dute. Esku luzeak dituzte, lau hatz dute eta erdikoa luzea eta zabala da, arrainen hegatsen antza duena[4].

Traje beltzez eta krobataz jantzita doaz, 1950 eta 1960. hamarkadan ufologoek aipatzen zituzten beltzezko gizonen antzera[4].

Jokaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio ordena sekretua da. Zuzen begiratzerakoan soilik ohartzen da haien presentziaz, baina begirada apartatzerakoan berehala ahaztu egiten da haiek ikusi izana[5]. Horren aurrean Doktoreak eta haren laguntzaileek markak egiten dituzte azalean ikusi dituztela gogoratzeko. Arazoaz ohartu ondoren audioak eta bideoak grabatzen dituzte.

Eskuetatik deskarga elektrikoan jaurtitzen dituzte eta gizakia desintegratu egiten dute, errauts pila bat soilik utziz. Energia xurgatzen dutenean zulo bat azaltzen zaie ahoa egon beharko litzatekeen tokian eta handik xurgatzen dute energia.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

"Isiltasuna eroriko da" esaldia hainbattetan errepikatu ondoren denboraldi guztian zehar The Impossible Astronaut atalean azaldu zen lehenengo aldiz Isiltasuna. Kide batek doktorearen heriotza begiratzen du Isiltasunaren aintziran. Etorkizuneko doktoreaaren heriotza da ordea eta Amy, Rory eta River Song doktore garaikidearekin batera misterioa argitzen saiatuko dira. Horretarako 1969. urtera doaz, gizakia ilargira heltzear da, eta gobernuko Canton Everett Delaware III.a agentearen laguntzaz Isiltasuna aurkitu eta haren aurka borrokatuko dute. Horretarako ikusteaz bat markak egingo dituzte haien azalean. Une batean isiltasunaren kide bat harrapatuko dute eta hark esango die "ikusi bezain laister hil beharko gintuzkezue". Dokjtoreak esaldi hori bideo batean grabatuko du eta gizakiaren ilargirako iritsiera telebistaz ematen ari direnean bideoa txertatuko du eta mundu guztiak ikusiko du mezua. Une horretan Lurrean dauden isiltasun guztiak hil edo kanporatuko ditu gizakiak.

2013an berriz azalduko dira paper protagonista izanik. Trenzalore planetan dago denboraren arrakala eta unibertso paraleloan dauden Denboraren Jaunek doktorea erakarriko dute. Haren izena zein den galdetuko diote, honek erantzuten badu gure unibertsora pasako dira eta Denboraren Gerra hasiko da berriz. Isiltasunaren elizak planeta ixtea lortzen du gainerako arrazak iritsi aurretik, denek doktorea hil nahi baitute ez dezan galdera hori erantzun. Azken unean dalekek planetara sartzea lortuko dute eta Isiltasuneko kideek doktorearen alboan borrokatuko dute daleken aurka.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Doctor Who, episode 1: The Impossible Astronaut, review» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).
  2. (Ingelesez) «Doctor Who opener watched by 6.5m» BBC News 2011-04-24 (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).
  3. Daily. (2011-04-11). «Is Doctor Who's Karen Gillan going to be killed off by show's new scary aliens?» Mail Online (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).
  4. a b «BBC - Doctor Who - The Silence - Monsters» web.archive.org 2011-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).
  5. (Ingelesez) Sheldrick, Giles. (2011-04-11). «Doctor Who: Who’s scariest foe...aliens in suits» Express.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]