Isolatzaile elektriko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru haridun kablea, non hari bakoitzak kolore-kodedun isolatzailea duen. Hiru hariak kanpo isolatzaile batekin babestuta daude.
Energia elektrikoa garraiatzeko aireko lineako isolagailu bat

Isolatzaile elektriko bat bere barnetik karga elektrikoak askatasunez mugitzen uzten ez dituen material bat da, eta ondorioz material horretatik korronte elektriko bat igarotzea ia ezinezkoa da. Propietate honek isolatzaileak erdieroale eta eroaleengandik desberdintzen ditu, azken hauek errazago uzten baitute elektrizitatea igarotzen. Isolatzaile baten ezaugarria erresistibitate haundia edukitzea da, erdieroale eta eroaleena baino haundiagoa.

Material batzuk –beira, paper-isolatzailea eta tefloia adibidez– oso isolatzaile onak dira; beste material asko, hain isolatzaile onak izan gabe, tentsio normalekin erabilita isolatzaile nahiko onak dira, eta instalazio elektriko eta kableetan isolatzailetzat erabiltzen dira. Talde honetakoak dira polimero elastiko eta plastikoak.

Isolatzaile elektrikoak ekipamendu elektrikoetan erabiltzen dira, eroale batzuk besteengandik isolatu eta hauen hartean korronterik ez igarotzeko. Energia elektrikoa garraiatzeko aireko lineatan, linea eroaleak zutoinengandik isolatzen dituzten isolatzaileei isolagailu deritze.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]