Isomorfismo (kristalografia)
Itxura
Isomorfismoa kristalografian, egitura kimiko antzekoa duten gaiak kristal bihurtzerakoan duten kidetasuna da.
Bi sustantzia edo gairen artean isomorfismoa gerta dadin bete behar diren baldintzak hauek dira: 1) Bi gaiek antzeko formula kimikoa izatea. 2) Egitura mota bera. 3) kanpoko forma antzekoa. 4) partikula osagarrien tamainen arteko konpatibilitatea (ioien eta atomoen erradioek antzeko tamaina izan behar dute).
Oso ezagunak dira karbonatu meen isomorfismoak edo isomorfismo sistemak; karbonatuen bi isomorfismo segida ezagutzen dira: alde batetik, hiruki itxura duten karbonatuak, kaltzita, siderita eta magnesita adibidez; eta beste aldetik, erronbo itxura dutenak, estronzianita, zerusita, aragonita eta whiterita adibidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-19 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.