Edukira joan

Istanteko kafe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Istanteko kafe
coffee drink (en) Itzuli, kafe, instant beverage (en) Itzuli eta food preserve (en) Itzuli

Istanteko kafea[1], batzuetan kafe disolbagarria[1] ere deitua, liofilizazio edo atomizazioaren bidez egindako kafe hautsa da. Kontsumitu ahal izateko ur berotan urtu behar izaten da.

Istanteko kafeak hiru abantaila nagusi ditu: laster prestatzen (aski da ur beroa gehitzea), erraz garraiatzen (kafe aleek baino pisu eta bolumen txikiagoa duelako) eta denbora luzean kontserbatzen ahal dela.

Satori Katok, Chicagon bizi zen japoniar zientzialariak, asmatu zuen istanteko kafea eta 1901eko Erakusketa Panamerikanoan (Buffalo, AEB) aurkeztu zuen. George Constant Louis Washingtonek merkaturatu zuen lehenbiziko istanteko kafea 1910ean. 1938an Nestlék Nescafé atera zuen merkatura. Kafe urgarri honek berebiziko ospea hartu zuen Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuten AEBetako soldaduen artean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Euskalterm: [Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia] [2009]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.