Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología
Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1982 |
Amaiera-data | 2012 |
Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología Eusko Ikaskuntza elkarte zientifikoaren arkeologiari buruzko aldizkari zientifiko bat izan zen. 1982tik 2012ra argitaratu zen.
Eusko Ikaskuntzaren "Saileko Koadernoak" 1982an sortu ziren, sailkako argitalpen gisa, Sail Zientifikoetako ikertzaileek buruturiko ikerketak eta lanak ezagutzera ematearren. Era berean, koaderno horietako batzuek ale monografikoak bildu zituzten, eta horietan jardunaldien aktak, ikerketa bekak eta omenaldiak agertu ohi ziren.
Lehenengo "Cuadernos de Sección. Antropología-Etnografía. Prehistoria-Arqueología" agerkaria 1982an argitaratu zen. Bigarren aletik seigarreneraino (1984-1996), "Cuadernos de Sección. Prehistoria-Arqueología" (1984-1997) izenburuarekin plazaratu zen. Zortzigarrenetik aurrera (1997), izenburua aldatu zuen: Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología. 2012an aldizkaria, azkena, formatu digitalean argitaratu zen.
Eusko Ikaskuntzak bere web-gunean eskuragarri ditu aldizkariaren ia ale guztiak, lehenengoaren faltan, web-gunearen "argitalpenak" atalean[1].
Aldizkarien digitalizazioa Foru Aldundiaren laguntzarekin egin zen, aleen PDF artxiboak online jartzeko. Bilaketak errazteko, batetik Indizeak web orrietan testu eta esteka moduan gehituta daude, eta bestetik, aldizkari bakoitzaren PDFaren testua ez da irudi moduan utzi, testu elektroniko moduan baizik[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Isturitz. Cuadernos de Prehistoria-Arqueología - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dos nuevas revistas vascas, Isturitz y Vasconia, ya están en la red, gracias a la Biblioteca Digital de Euskomedia» Euskal kultura (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).