Itaia
Itxura
Itaia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Ideologia | komunismoa |
Jarduera | |
Honen parte | Q5638144 |
Historia | |
Sorrera | 2018 |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Itaia, Emakumeon Antolakunde Sozialista, Euskal Herriko ezkerreko erakunde sozialista da. Mugimendu Sozialista deritzon taldearen parte da[1], eta bere helburua da "jendarte komunistaren eraikuntzaren eta beraz, zapalkuntzarik gabeko gizartearen eraikuntzaren bidean, emakume langileon askapena gorpuztea"[2].
2018an sortu zen Emakume Sozialiston Sarea izenarekin, eta 2020tik tokian tokiko antolakuntza hedatzen hasi zen, izen berria jakinaraztearekin batera[3][4].
Itaiak feminismoa arbuiatzen du, kapitalismoaren eta liberalismoaren barruan aritzen den mugimendu gisa, eta emakumeen zapalkuntza amaitzeko sozialismoa proposatzen du[5].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gedar. «[Mugimendu Sozialista / ITAIA»] Gedar: Langile kazeta (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ Nor gara? – ITAIA. (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «ITAIA Antolakundearen Aurkezpen Lokala | Angula Berria» www.angulaberria.info (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ «ITAIA antolakundearen eskualdeko taldea aurkeztuko dute Palmera Monteron» Bidasoko Hitza 2020-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
- ↑ Txoperena Iribarren, Maddi Ane. «Ahalduntzearen eta feministen «tranpez»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-07).