Italiako Gobernua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Italiako Gobernua
Datuak
Mota gobernua
Herrialdea Italia
Filialak
Gobernantza
Presidentea Giuseppe Conte
Zuzendaritza taldea
Egoitza Colonna enparantza
Osatuta
Historia
Sorrera 1946ko ekainaren 13a
governo.it…

Italiako Errepublikako Gobernua (italieraz: Governo della Repubblica Italiana) Italian botere exekutiboa duen konstituzio-organoa da. Haren araudi nagusia Italiako Konstituzioaren III. Tituluan dago.[1]

Ministroen Kontseiluko presidenteak eta ministroek osatzen dute, Ministroen Kontseiluan bilduak. Oro har, estatu-idazkariorde batzuek ere parte hartzen dute Gobernuan, eta horietako batzuek ministrorde rola hartzen dute.

Egoitza ofiziala Erromako Colonna enparantzako Chigi jauregian du. Villa Doria Pamphilj, Villa Madama eta Farnesina jauregia Italiako Gobernuaren beste egoitza batzuk ere badira, guztiak Erroman daudenak.

Gaur egungo kabinetea, Giuseppe Conte presidentearen omenez Conteren II. gobernua deitua, Kirinal jauregian zin egin ondoren 2019ko irailaren 5ean sartu zen indarrean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Caretti, Paolo; De Siervo, Ugo. (2012). Diritto costituzionale e pubblico. Turin: Giappichelli Editore ISBN 978-88-348-2832-8.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]