Kirinal jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kirinal jauregia
RomaPalazzoQuirinale.JPG
Kirinal jauregiaren aurrealdea.
Kokapena
kokapenmapa
Helbidea Kirinal muinoa
Koordenatuak 41° 54′ 00″ N, 12° 29′ 13″ E / 41.9°N,12.486902777778°E / 41.9; 12.486902777778Koordenatuak: 41° 54′ 00″ N, 12° 29′ 13″ E / 41.9°N,12.486902777778°E / 41.9; 12.486902777778
Historia eta erabilera
Erabilera official residencea
Arkitektura
Arkitektoa Domenico Fontana
Carlo Maderno
www.quirinale.it

Kirinal jauregia[1] (italieraz: Palazzo del Quirinale edo Quirinale) Italiako Erroma hiriburuko Kirinal muinoan kokatua dagoen jauregi bat da, Trevi rionean. Kirinal muinoa Erromako zazpi muinoetako garaiena da.

Historian zehar bertan bizi izan dira 30 Aita Santu, Italiako lau errege eta Italiako hamabi presidente. Gaur egun Italiako Errepublikako presidentearen egoitza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketek erakutsi dutenez aintzinatik popuatua eta erabilia izan den eremuan kokaturik dago. Erromatarrek Flora eta Quirinus jainkoen tenpluak eraiki zituzten bertan eta bigarren honengandik datorkio muinoari izena. Konstantino I.a Handiaren garaian erromatar termak eraiki ziren eta ordukoak dira Castor eta Pollux bizkien eskulturak.

Kirinale jauregia bera Gregorio XIII.a Aita Santuak eraiki zuen 1583 urtean, bere udako egoitza izan zedin. Eraikuntza bukatu aurretik hil zen ordea Gregorio XIII.a eta Paulo V.ak osatu zuen jauregiaren eraikin nagusia. XIX mendean lau konklabe burutu ziren bertan; 1823, 1829, 1831 eta 1846koa hain zuzen ere. 1870ko iraila arte Aita Santuen egoitza izaten jarraitu zuen baina 1871ean Erroma Italiako Erresumako hiriburu bihurtu zenean Italiako Erregeen egoitza bihurtu zen. 1946tik aurrera Italiako Errepublikaren presidentearen egoitza izan da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patio baten inguruan antolaturik dago jauregia. Azpiko solairuetan bulegoak eta Estatu Buruaren bizilekuak daude. Jauregiak 1200 gela ditu guztira eta 110.500 metro koadroko azalera[2] hartzen du, munduko bederatzigarren jauregi zabalena da[3]. Domenico Fontana arkitekto suitzarrak diseinatu zuen jauregiaren aurrealdea, kapera nagusia Carlo Madernok eta freskoak Guido Renik egin zituen.

Kirinaleko lorategiak XVII mendearen erdialdean eraiki ziren[4] eta garaiko estilo eta modaren arabera aldatuz joan dira. Lau hektareatako azalera dute. Barthélemy Formentelli urezko organoa eraiki zuen 1997 eta 1999 artean[5]. Organo berezia da, 18 metrotako ur-jauzi batean oinarriturik dago eta 41 nota desberdin jotzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Antzinaroko eta Goiz Erdi Aroko kanpoko leku- eta pertsona-izenak "Onomastika" lanean (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ikasmaterialen Aholku Batzordea estilo-liburua)
  2.   Il quirinale. La residenza più vasta del mondo - Love For Italy, 2013-09-27, https://web.archive.org/web/20130927224512/http://www.loveforitaly.it/simboli/il-quirinale-la-residenza-pi-vasta-del-mondo. Noiz kontsultatua: 2018-04-21 .
  3. (Ingelesez)  World's largest palace, 2018-04-13, https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=World%27s_largest_palace&oldid=836252466. Noiz kontsultatua: 2018-04-21 .
  4. (Italieraz)  informatici, Segretariato generale della Presidenza della Repubblica - Servizio sistemi, «Il sito ufficiale della Presidenza della Repubblica», Quirinale, http://www.quirinale.it/. Noiz kontsultatua: 2018-04-21 .
  5. (Ingelesez)  [https://worldwide.espacenet.com/publicationDetails/biblio?CC=Fr&NR=onzutopp.&KC=&FT=E&locale=en_EP «Espacenet - Bibliographic data»], worldwide.espacenet.com, https://worldwide.espacenet.com/publicationDetails/biblio?CC=Fr&NR=onzutopp.&KC=&FT=E&locale=en_EP. Noiz kontsultatua: 2018-04-21 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kirinal jauregia Aldatu lotura Wikidatan