Itsasertz Aurreko Mendilerroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kataluniako unitate morfologikoak:
██ Pirinioak ██ Pirinioaurrea ██ Kataluniako Erdialdeko Beheragunea ██ Erdialdeko Beheraguneko Adar txikiak ██ Zeharkako Mendilerroa ██ Itsasertz Aurreko Mendilerroa ██ Itsasertzeko Mendilerro ██ Itsasertzeko eta Itsasertz Aurreko Beheragunea eta eta kostaldeko beste ordoki batzuk

Itsasertz Aurreko Mendilerroa (katalanez Serralada Prelitoral) Kataluniako mendilerro bat da, Kataluniako Kostaldeko Mendilerroen zati dena.

Kostaldearekiko paraleloan dago, baina honengandik 30 eta 60 kilometro arteko distantziara, Kataluniak Aragoi eta Valentziako erkidegoarekin dituen muga eta Zeharkako Mendilerroaren artean (Serralada Transversal). Iparraldetik hegoaldera, Guillerías Mendilerroa (aipaturiko Zeharkako Mendilerroarekin banatzen duena), Montsenyko mendigunea, Sant Llorenç del Munt, Montserrat, Queralteko mendilerroa, Pradesko Mendiak, Picorandan, Montsant, eta Tortosa-Beseiteko Portuak, Iberiar Sistemaren zati dena, osatzen dute.

Babestutako bere gune naturalen artean, Montsenyko Parke Naturala, Sant Llorenç del Munt i l'Obaceko Parke Naturala, Montserrateko Parke Naturala eta Portuetako Parke Naturala azpimarratu behar dira.