Queralteko mendilerroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Queralteko mendilerroa
Berga i Serra de Queralt des de la Serra de Noet, Catalunya, Espanya - 20110204.png
Datu orokorrak
Garaiera 1.588 m
Geografia
Koordenatuak 42° 06′ 27″ N, 1° 49′ 38″ E / 42.10746°N,1.82712°E / 42.10746; 1.82712Koordenatuak: 42° 06′ 27″ N, 1° 49′ 38″ E / 42.10746°N,1.82712°E / 42.10746; 1.82712
Estatu burujabea Espainia
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Katalunia
VegueriaComarques Centrals
EskualdeaBerguedà

Queralteko mendilerroa (katalanez: Serra de Queralt) Kataluniako mendilerro bat da, Pirinioaurrea mendikatearen barnean eta eki-mendebalde norantzan dago, Bartzelonako probintziako Berguedà eskualdean, eta Berga, Castellar del Riu eta Capolat udalerrien artean. Kretazeo eta jurasiko aroetako kalkarear antiklinal tolesdura bat da.

Bere punturik garaiena itsas mailatik 1.588 metrotara dago.

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Queralteko mendilerroak mota askotako landaredia du, ingurune hezean pagoak topa litezke, eta leku beroenetan pinuak.

Queralteko santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Queralteko santutegia»

Queralteko mendilerroaren gainaldean eta Berga udalerriaren lursailetan Queralteko santutegia dago. Kondairaren arabera, Vilaformiu herriko artzain batek Ama Birjinaren irudia topatu omen zuen. Berez, XV. mendeko irudia da, eta antzina Madronako gazteluan edo Berguedanoko gazteluan zegoen. Santuntegian helbarriek igogailutik bertaratzeko egokitutako arranpak daude.

Erdialdean, Queralteko mendilerroaren ikuspegi panoramikoa, eta eskuinaldean, Berga udalerria.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]