Itsasertzeko urmael

Wikipedia, Entziklopedia askea
Szczecin itsasertzeko urmaela, Landsat satelitetik begiratuta.

Itsasertzeko urmaela edo itsasbazterreko urmaela geografia fisikoan sakonera txikiko ur-gorputz bat da, zeina hesi batek itsasoko ur sakonetatik banatzen duen. Hesi hori uharte-hesi bat, hesi litoral bat, itsas jatorria duen hondar multzo bat, koralezko uharri bat edo antzeko zerbait izan daiteke.[1] Gainera, uharrizko hesi batek, uharte-hesi batek edo batzuek edo atoloi batek hesitutako urezko eremuei ere itsasertzeko urmael deritze.

Itsasertzeko urmaelaren antzeko egiturak albuferak, limanak, zingirak eta estuarioak dira, azken hau erreka batetik datozen ur-korronte gezak jasotzen dituen itsasertzeko urmael bat da.

Azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasertzeko urmael terminoak esanahi zabala du. Izan ere, hondar-barren edo uharrien metaketaren ondorioz sortutako itsasbazterreko urmaelek izen hori jasotzen dute sakonera txikiko uretan baldin badaude; baina bestalde, atoloietan sortzen diren barnealdeko urmaelei izen bera ipintzen zaie. Azken hauek koralezko uharrien hazkundearen edo barne uharteen hondoratze motelaren ondorioz sortzen dira. Izena koralezko uharrietako ekosistemen zati bat bereizteko erabiltzen bada ordea, atze-uharri terminoaren sinonimo bihurtzen da, zeina zientzialarien artean entzutetsuagoa den.[2]

Itsasertzeko urmael diren elementu geomorfologiko ugari ez dira hala izendatzen hizkera xehean. Horren adibide ditugu Ameriketako Estatu Batuetako zenbait: Albemarle Sound, Ipar Carolinan; Great South Bay, Long Island eta Fire Islandeko hesi-hondartzen artean (New York); Isle of Wight Bay, zeinak Ocean City Worcester konderriko (Maryland) gainerako lurretatik banatzen duen; Banana River, Floridan; Illawarra aintzira Hegoaldeko Gales Berrian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Reid (1961) 73. or.
  2. Aronson 1993.