Itsasoko Ama Birjinaren baseliza

Koordenatuak: 43°28′42″N 3°52′38″W / 43.47843°N 3.87735°W / 43.47843; -3.87735
Wikipedia, Entziklopedia askea
Itsasoko Ama Birjinaren baseliza
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Municipality of CantabriaSantander
Gune populatuSan Román de la Llanilla
Koordenatuak43°28′42″N 3°52′38″W / 43.47843°N 3.87735°W / 43.47843; -3.87735
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaSantanderko elizbarrutia
Baseliza airetik egindako argazkian.

Itsasoko Ama Birjinaren baseliza San Román de la Llanilla herrian, Santanderreko udalaren barruan, Itsasoko Ama Birjinaren uhartean dagoen XV. mendeko baseliza da. 1979tik ama birjin hau Santanderreko patroia da.[1] Itsasoak eraikina sarritan txikitu egin du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo eraikina XIV. mendekoa bada baina ziur aski aurretik leku berean beste baseliza egongo zen; ezaguna da 1315ean Itsasoko Ama Birjinaren irudia bazegoela. Gaur egungo baselizaren sortzailea Gonzalo Fernández de Pámanes izan zen.[2]

Itsasoaren gertutasunik arazo handia izan da eraikinerako. Esaterako, ezaguna da 1684an, bertako langilea zen José Calderón-ek aldare nagusia berreraiki behar izan zuela. 1693an Francisco Sainz de Coterillok soldata bat jaso zuen ere ziur aski habeartearen bukaera osatzeagatik. Dena dela, txikizio handiena XVII. mendeko amaieran pairatu zuen. 1712 erretaula nagusia kontratatu zen eta lan horretan Juan de Herrera Coterillo, Juan de la Puente Agüero eta fray Pedro Martínez de Cardeña lan egiten ibili ziren.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baselizak habearte bakarra du, hiru zatitan banatuta eta gangaz estalita. Aldare nagusiaren aldean ere beste ganga ikus daiteke, hexagono erdiaren geometriaz baina nahiko irregularra. Urteekin beste eraikuntza txikiagoak gehitu zaizkio baselizari: kapera txiki bat eta beste atal bat 1696an eraikia.

Baselizan, bestetik, XIII. edo XIV. mendeko ama birjinaren tailu gotikoa gordetzen da. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. a b .
  3. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]