Itsuki Irratia
| Itsuki Irratia | |
|---|---|
| Fitxategi:ITSUKI IRRATIA4 JPG.webp | |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | euskera |
| Historia | |
| Zuzendaria | Witxita |
| https://itsukiirratia.wixsite.com/itsukiirratia/hasiera | |
Itsuki irratia Bermeon euskaraz emititzen duen irratia da eta 1985. urteko ekainaren 5ean jaio zen. 2022ko otsailaren 1etik 2025eko irailaren 1ra itxita egon zen sailtasun ekonomiko eta teknikoen ondorioz[1][2].
Lehenengo emizioa Bermeon Ibilaldia ospatzen ari zela egin zen. Udalarekin hitz egin ondoren eta toki bat aurkitu eta gero, lehen emisioak egiten hasi ziren, Ibon Etxebarriak zuzenduta. Hasiera bateko programazioa batik bat kulturala eta musikala izanik, bide berdinetik jarraitu du bere bizitza osoan. Euskara hutsean igortzen duen entretenimenduzko irratia da. Bermeo herriko euskalkia erabiltzen zuten irratian hitz egiterako orduan. FM 105.2 frekuentziaren bidez entzun zitekeen.[3]
Itsuki irratiaren hedapenari begira, bere emisioa Bizkaian entzun ahal da. Nahiz eta Bizkaia osoko hedapena izan, Bermeoko herritarrak dira Itsuki irratia gehien entzuten eta bertan parte hartzen zutenak. Urte hauetan, Itsuki Irratia hainbat lokaletatik igaro da. Lehen lokala Intxausti kalean zegoen eta Bermeoko Saltzaileen Elkarteak emandakoa zen. Lehen lokal haren azpiegitura oso txarra zenez, Udalak emandako beste lokal batean kokatu zuten gero irratia. Baina, hala ere, Askatasun Bideko lokal horretan, arazoak zirela-eta, ez zuten denbora luzea igaro, eta, hortik, Artike Bideko abere-hiltegiko bigarren solairura pasatu ziren. Baina, han ere, arazoak izan zituzten. Beraz, Udalak Teodoro Anasagasti kalean zegoen institutu zaharreko goiko solairuko gela batzuetan beharrezkoak ziren erreforma-lanak amaitu ondoren, han ezarri ziren Itsuki Irratikoak.
Lehen Itsuki irratiaren programazioa[4]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022rarteko Itsuki irratiaren programazioari zegokionez, astelehenetik iganderako programazioa ezberdina zen. Sail ezberdinetan banatzen zen irratiko programazioa. Alde batetik, astegunetako programazioa eta, bestetik, asteburuetako programazioa izanik.
Astelehenetik-Ostiralera:
- 8:00-8:59 Zorion agurrak (dedikazioak, proposamenak, kantaren bat proposatzeko, norbaiti eskerrak emateko...)
- 9:00-12:59 Goizeko Magazina (Tokiko informazioa, eguraldiaren iragarpenak, Agenda, Tertuliak, Elkarrizketak)
- 13:00-13:29 Atzo gaur eta beti (Tangoak, Rantzerak, Boleroak)
- 13:30-13:59 Egunez egun (Albistegiak)
- 14:00-14:29 Kirolak
- 14:30-16:59 Musiketan (70, 80, 90 eta gaur egungo musika)
- 17:00-18:29 Magazina (Tokiko informazioa, eguraldiaren iragarpenak, Agenda, Tertuliak, Elkarrizketak)
- 18:30-18:59 Euskal Musika
- 19:00-19:59 Zorion agurrak (errepikapena)
- 20:00-20:59 Kirolak (errepikapena)
- 21:00-23:00 Musiketan
Asteburuetan:
- 8:00-8:59 Musiketan
- 9:00-9:59 Larunbatetan: Euskal Musika
Igandeetan: Berbetan (tertulia)
- 10:00-12:49 Goizeko Magazina
- 12:50-12:59 Zorion agurrak
- 13:00-13:50 Atzo, gaur eta beti
- 14:00-23:00 Musiketan
Negozio eredua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diru-laguntzak[5] diru publikoak izatean, elkarte honetako kontuak publikoak izan behar zirela mundu guztiarentzako erabaki zuen Ibon Etxebarria zuzendariak. Beraz, azken urteetako irratiaren kontuak eskuragarri zeuden nahi zuenarentzat. Publizitateari dagokionez, hiru modu zituzten publizitatea sartzeko. Hiru aukera hauetan prezioa aldatu egiten zen. 15’’, 20’’ eta 25’’-ko kuñak sartu zitezkeen irratian.
Irratiaren itxiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irratiaren diru sarrerak publizitatetik, Bermeoko Udaletik, Bizkaiko Foru Aldunditik eta bazkideen ekarpenetatik eskuratzen zituzten. 2019an baina baita lehenago ere kanpaina bereziak jarri zituen martxan Itsukik, "beraien entzuleei ekonomikoki laguntza eskatu eta irratiak bizirik iraun dezan diru estra hau bildu ahal izateko" eta besteak beste laguntasun honi esker 37 urte egon ziren emititzen egunero ia etenik gabe[6][7].
2020.urtean, 2019 arekin alderatuz, diru sarrera gutxiago izan dituzte. Izan ere, 2020.urtean ez zuten Foru Aldunditik diru laguntzarik eskuratu. Horrez gain, gainontzekoen diru sarreren guztizko kopurua gutxitu egin zen 2019ko urtearekin alderatuz.
Bere arduradunen hitzetan, «proiektu bideragarri batekin jarraitzeko ezintasunagatik» hartu dute erabakia.
Euren hitzetan, irratiak urteak zeramatzan galerak pilatzen. «Zoritxarrez, gastuak handitzen ari dira, azken urteotan diru sarrerak etengabe murrizten diren bitartean, batez ere publizitatearen aldetik», deitoratu zuten.
Arazo horrek ekarri du ekipamendu teknikoa mantentzeko eta inbertsioak egiteko, berritzeko eta modernizatzeko ezintasuna, baita langileen nominak kobratzeko atzerapen handiak ere, eta horrek, aldi berean, irratiko zuzendaritzaren eta langileen motibazio falta eragin du.
Gogorarazi zutenez, diru sarrerarik handiena Bermeoko Udalak ematen zuen urteko dirulaguntza moduan; bigarren sarrera nagusia emititzen den publizitatetik zetorren, eta bazkideen ekarpenak eta loteriaren salmentaren laguntzek osatzen zuten diru sarreren atala. «Baina hori guztia ez da nahikoa egonkortasun ekonomikoa bermatzeko administrazio publikoaren edo kapital pribatuaren inbertsio handirik gabe», gaineratu dute.
Bada, egoera horrek eraman zituen Itsuki irratiko arduradunak emisioa behin betiko bukatzeko «erabaki zorrotz eta tristea» hartzera, «egoera ekonomiko larriari irtenbiderik aurkitzeko gai izan ez direlarik»[1].
Irratia berriro uhinetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, Kostarri Kultur Elkarteak hitzarmen bat sinatu zuen udalarekin irratiaren berreskurapena abian jartzeko.
Azpiegiturak hondatuta zeuden, ekipamendurik gabe eta egoera estruktural larriarekin. Baina elkarteko kideek, herriko boluntarioek eta udalak emandako babesari esker, irratiaren berpiztea posible izan da. Ondorioz, astelehenetik, irailaren 1ean, Itsuki Irratia berriro martxan jarri zen. Berrituta, sendotuta eta Bermeoko eta eskualdeko kulturaren eta euskararen aldeko konpromisoarekin.
Hasiera batean, goizez (9:00-13:00) aritu ziren. Herriko elkarte, talde edota ordezkarien elkarrizketak + Musika + Zuzeneko proposamenak eta zalantzak jasotzen + zuzenekoak lameratik asteburuetan. Eguerdian Bizkaia Irratiarekin konexioa egiten da. Irailaren 29tik aurrera, programazioaren parrilla berria eraikitzen egongo dira[8].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 https://www.elcorreo.com/zurekin/bermeoko-itsuki-irratia-20220126195256-nt.html
- ↑ https://bizkaiairratia.eus/podcast/itsuki-irratia-on-air/
- ↑ «itsuki irrratia» itsuki irrratia (kontsulta data: 2021-05-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Programazioa» Itsuki Irratia (kontsulta data: 2021-05-01).
- ↑ «File PDF» dx.doi.org (kontsulta data: 2021-05-01).
- ↑ http://guiadelaradio.com/itsuki-irratia-lanza-una-campana-de-socios-para-lograr-dinero-extra-que-asegure-su-continuidad
- ↑ https://www.deia.eus/bizkaia/kostaldea/2017/01/10/itsuki-irratia-cesa-emision-falta/549509.html
- ↑ https://sustatu.eus/1756984473