Itsulapiko (jolasa)
Itsulapikoarena neska-mutilak Garizumako igandeetan ibiltzen ziren jokoa zen. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Bidankozen, Nafarroa Garaian, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]
Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Plazako balkoi batetik bestera soka lotzen zen, erdi parean, beste soka batez lurrezko itsulapikoa zintzilikatzen zen. Jokoan banan-banan aritzen ziren, begiak estalita eta makila eskuan zutela. Helburua itsulapikoa haustea zen aldez aurretik erabakitako denboraren barruan. Itsulapikoa hautsitakoan, beste bat jartzen zen haren ordez, harik eta jokorako prestatutako guztiak apurtu arte.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ https://elearning3.hezkuntza.net/015253/pluginfile.php/1106/mod_resource/content/1/ume_jolasak_eusko_ikaskuntza.pdf, 28. or.
- ↑ Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 103.or.