Bidankoze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bidankoze
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Vidángoz -BT- 01.jpg

Bidankozeko bandera

Bidankozeko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Zangozako merindadea
Eskualdea Erronkariko ibarra
Izen ofiziala Escudo de Roncal.svg Vidángoz <> Bidankoze[1]
Alkatea Alberto Mainz Urzainki
Posta kodea 31413
INE kodea 31252
Herritarra bidankoztar
Kokapena
Koordenatuak 42° 48′ 05″ N, 1° 00′ 51″ W / 42.8014°N,1.0143°W / 42.8014; -1.0143Koordenatuak: 42° 48′ 05″ N, 1° 00′ 51″ W / 42.8014°N,1.0143°W / 42.8014; -1.0143
Bidankoze hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Bidankoze
Bidankoze
Bidankoze (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 39,20 km2
Garaiera 936 metro
Distantzia 87 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 96 biztanle
% 54,26 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 45,74
Dentsitatea 2,45 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
Red Arrow Down.svg -% 18,26
Zahartze tasa[2] % 27,67
Ugalkortasun tasa[2] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[2] % 0 (2011)
Genero desoreka[2] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[2] % 0,93 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 7,02 (2010)
Euskararen erabilera % 0,3 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.vidangoz.com

Bidankoze[3] (ahoskera: /bidankóze/[4]) Nafarroa Garaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Zangozako merindadekoa. 96 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñea hiriburutik 87 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak mendialdeko klima azpimediterraneoa du. Dena den, udalerriaren iparraldean, altuera handiagoa dela eta, mendialdeko klima azpiatlantikoa ageri da. Haranaren eta mendien tontorren arteko prezipitazio aldea nahiko handia da, urteko batez besteko prezipitazioak 1.000 mm dira haranean, eta 1.400 mm mendietan. Tenperaturak ere oso desberdinak dira: 6 ºC mendietan, eta 10 ºC herrigunean. Urteroko egun euritsuak 100 eta 140 bitartekoak dira.

Udalerriaren iparraldean, pagadiren bat aurki daiteke. Pago eta haritz bakanen bat ere badago Bintzeko arroilaren inguruan, bertako klimaren hezetasuna dela eta. Dena den, herri gehienean dauden basoak pinu basatiek osatzen dituzte. Historian zehar basoen azalera gutxituz joan da gizakiaren eta abelburuen eraginagatik, eta horrela, larre eta zuhaixken azalera handitu da.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidankozek Uztarrozerekin egiten du muga iparraldean, Erronkari eta Urzainkirekin ekialdean, Espartza, Sartze, Gorza, Ezkarotze eta Galozerekin mendebaldean, eta Burgirekin hegoaldean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendean izen bereko bi herrigune zeuden, edo behintzat Igalgo San Bizente monasterioaren menpeko bi eliza. 1085an Antso Ramirez erregeak Leireko monasterioari eman zizkion jabetza guztiak. Herriak alkatea eta diputatu propioak zituen, Erronkariko herri guztiek bezala. 1406an herritarrek Bidankozeko San Pedro elizaren patronatua Karlos III.a erregeari eman zioten; eta erregek, berriz, Orreagako Andre Mariari.

1846an Bidankoze jaurerri izateari utzi eta udalerri independente bihurtu zen. Garai hartan, herriak 2.400 errealeko zuzkiduraz hornitutako eskola eta irina ekoizteko errota zituen. XIX. mendearen hasieran herrian abadea, bi onuradun eta sakristaua ziren; Orreagako kabildoak izendatzen zituen onuradunak.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidankozeko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Bidankozen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bidankozeko udaletxea»

XIX. mendearen amaieran eraiki zen kale nagusian. Hiru solairu dauzka, eta udal bulegoez gain hor dago Errota Elkartearen egoitza ere. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

Bidankozeko Udaleko idazkaria Gardeko eta Burgiko idazkari ere bada.

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an ez zen udal hauteskunderik izan Bidankozen, ez zelako talderik aurkeztu.[5] Horren ondorioz 2008ko otsailaren 6an María Idoya Hualde Sánchez alkate izendatu zuten, kudeaketa batzordearen izenean.

2011ko udal hauteskundeetan ere ez zen zerrendarik aurkeztu, eta jarduneko alkate lanean kudeaketa batzordeko beste kide bat, Alberto Mainz Urzainki, geratu zen.[6]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008-2011 Idoya Uhalde Sánchez Kudeaketa batzordea
2011-2015 Alberto Mainz Urzainki Jardunean

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eska-Zaraitzuko Hondakin Solidoen Mankomunitatea arduratzen da zaborra biltzeaz Bidankozen eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bindakozeko jaiak abuztuaren 28an ospatzen dira, San Agustinen omenez. Jaiak gauerdiko hamabietan hasten dira, Pitxorronga izeneko harri batetik jaisten den Maruxa sorginaren agerpenarekin.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Pedro eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «San Pedro eliza (Bidankoze)»

San Pedro elizak Erdi Aroan du jatorria. Oraindik ere XIII. mendearen hasierako hainbat elementu mantentzen dira, arku zorrotzeko atea eta dorrea besteak beste. Elizak gaur egun duen itxura XVI. mendean eginiko eraberritze lanen ondorio da. Garai hartakoak dira estaldura izarduna, bola mensula eta poligono itxurako aurrealdea.

Barruan, hainbat erretaula barroko daude. San Frantzisko Xabierkoaren eta Kristo Santuaren erretaulak nabarmentzen dira, biak XVII. mendearen erdialdekoak. Erretaula horiek arkitektura barrokoaren hasierako adierazpenak dira.

Jasokunde edo San Sebastian baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Jasokunde edo San Sebastian baseliza (Bidankoze)»

XII. mendeko eraikuntza xume erromanikoa da, Nafarroa Garaiko eraikuntza erlijiosoen nekazaritza ezaugarriei eusten diena. Zirkuluerdi itxurako absidea eta erdi puntuko arkuko atea dauzka.

Bidankoztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bidankoze Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa