Iturriaga (argipena)
Appearance
Iturriaga euskarazko izen berezi bat da. Jatorriz, «iturri ugariko tokia» esan nahi du (iturri izena[1] + toki ugaritasunezko -aga atzizkia). Antzinako esanahi horretatik abiatuta, gaur egun hainbat tokiren izen berezia eta hainbat pertsonaren abizena da.
Toki izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iturriaga, Bizkaiko hego-mendebaldeko Arakaldo udalerriko auzoa.
- Mirafuentes, Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerria; XX. mendearen bukaeran, erdal jatorriko izen horren euskal ordaintzat proposatu zen Iturriaga; gero, Euskaltzaindiak euskara batuko izen bakarra Mirafuentes zela arautu zuen. Hala ere, zenbaitek Iturriaga deitzen diote oraindik.
- Iturriaga jauregia, Gipuzkoako Orio udalerrikoa.
- Iturriaga, Bilboko Santutxu auzoko kalea.
Pertsona abizena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agustin Paskual Iturriaga (Hernani, Gipuzkoa, 1778 - 1851) pedagogoa eta idazlea.
- Diego Iturriaga (Sartaguda, Nafarroa Garaia, 1991), esku huskako pilotaria.
- Felix Iturriaga (Bizkaia, 1941), txirrindularia.
- Javier Iturriaga (Zarautz, Gipuzkoa, 1983) futbolaria.
- Jose Iturriaga (Azpeitia, Gipuzkoa, 1699 - Pampatar, Nueva Esparta, Venezuela, 1767), gudaria, itsasgizona, administratzailea eta politikaria.
- Pedro Maria Iturriaga (Algorta, Bizkaia, 1939 - Bilbo, Bizkaia, 2006), futbolaria.
- Unai Iturriaga (Durango, Bizkaia, 1974), bertsolaria, euskal idazlea eta euskal abeslaria.
- Juan Manuel López Iturriaga (Bilbo, Bizkaia, 1959) saskibaloi jokalaria eta telebistako aurkezlea.
- Mikel López Iturriaga (Bilbo, Bizkaia, 1967), kazetaria eta gastronomia-kritikaria, Juan Manuel López Iturriagaren anaia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mitxelena Elissalt, Koldo. (1989). Apellidos vascos. Txertoa Argitaldaria ISBN 978-84-7148-008-8. (Noiz kontsultatua: 2020-07-20).
|
Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko. Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan. |