Unai Iturriaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Unai Iturriaga
Unai Iturriagak Egunkaria libre! btn09.jpg
Bizitza
Izen osoa Unai Iturriaga Zugaza-Artaza
Jaiotza Durango1974ko ekainaren 28a (44 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea : Arte eder
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, bertsolaria, abeslaria, gidoilaria eta komikilaria
Unai bertso-saio bateko hausnarketan murgildua

Unai Iturriaga Zugaza-Artaza (Durango, Bizkaia, 1974ko ekainaren 28a - ) bertsolaria, euskal idazlea eta euskal abeslaria da.

Bertsolaritzan, bi aldiz izan da Bizkaiko txapeldun. Ezagunak izan dira Igor Elortza lagunarekin izandako finalak. Bertsolari Txapelketa Nagusian sei aldiz izan da finalista eta 2005ean txapeldunorde gelditu zen, Andoni Egañaren atzean. Batez ere irudimenean jo du goia; hori da Unairi aipatzen zaiona, batez ere.[1]

Musika arloan, Igor Elortzarekin eta Josu Zabala Ajuriagerrarekin batera 7 Eskale eta Gu ta gutarrak taldeak osatu ditu.

Marrazkilari gisa, komikigintzan ere aritzen da: Xabiroi aldizkarian, Gaur8 astekarian, Jakin aldizkarian eta H28 aldizkarian kolaboratzen duelarik. Zugaz/art goitizena erabiltzen du[2]. Komiki-gidoigintzan ere zenbait lan egin ditu, besteak beste: Diamanteak Urrea eta Ikatza, Haur besoetakoa: Litxarrerien jauna, eta Udaberririk ankerrena.[3]

Gidoilari izan zen Olentzero eta subilaren lapurreta, Munduaren bira doan eta Eutsi! filmetan. 2017an Donostia Antzerki Saria irabazi zuen Francoren bilobari gutuna antzezlanaren gidoia Igor Elortzarekin idatzi zuen.

Hizlari gisa ere aritzen da eta ikastaroak eman ditu Udako Euskal Unibertsitatean.[4][5][6]

Bertsolaritzako lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zarauzko Kopla Txapelketa (2): 2012, 2013
  • Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria: 1997[10]
  • BBK sarian 2. (Durangaldeko taldean):1993 eta 1994
  • Iurretako Euskal Jaietako mendeurrenaren bertso-paper sariketa: 1. saria
  • Urruzuno bertso-paper lehiaketa 1991: 1. saria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Bertsozale, Xenpelar Dokumentazio Zentroa, «Unai Iturriaga - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea», bdb.bertsozale.eus, https://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/-Unai-Iturriaga. Noiz kontsultatua: 2018-08-30 .
  2.   «Unai Iturriaga eta 'Axpi' - Komikizketak - Udako serieak - Berria.eus», www.berria.eus, https://www.berria.eus/udako_serieak2018/08/14/komikizketak/unai_iturriaga_eta_039axpi039.htm. Noiz kontsultatua: 2018-08-14 .
  3.   «Unai Iturriaga - komikipedia», www.komikipedia.eus, http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Unai_Iturriaga. Noiz kontsultatua: 2018-08-30 .
  4.   «Unai Iturriaga Zugaza-Artaza :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea», www.inguma.eus, http://www.inguma.eus/egilea/ikusi/unai-iturriaga-zugaza-artaza?mota=all&page=1. Noiz kontsultatua: 2018-08-30 .
  5.   «Unai Iturriaga – BZP», bzp.eus (Bizkaia Zientzia Plaza), 2017, http://bzp.eus/eu/speakers/unai-iturriaga/. Noiz kontsultatua: 2018-08-30 .
  6.   Iturriaga Zugaza-Artaza, Unai; Ibaibarriaga, Ana Urkiza (2007), Generoak zertan markatu ditu gizon eta emakume sortzaileak?, http://www.inguma.eus/produkzioa/ikusi/generoak-zertan-markatu-ditu-gizon-eta-emakume-sortzaileak. Noiz kontsultatua: 2018-08-30 .
  7. Bideoa.  Miriam Juaristi (2009-12-13), Unai Iturriaga-Bertsolari txapelketa nagusia 2009(finala), https://www.youtube.com/watch?v=wWSjO6HgjFs. Noiz kontsultatua: 2018-08-30 .
  8. Bideoa. 2009ko Bertsolari Txapelketa.  Imanol Sierra Jimeno (2011-12-07), Unai Iturriaga, https://www.youtube.com/watch?v=zo3RyPilgNk. Noiz kontsultatua: 2018-08-30 .
  9.   «Unai Iturriaga — Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013», www.bertsozale.eus, https://www.bertsozale.eus/eu/bertsolari-txapelketa-nagusia-2013/parte-hartzaileak/unai-iturriaga. Noiz kontsultatua: 2018-08-30 .
  10.   «Pregoilarien zerrenda | Bilboko Konpartsak», Bilboko Konpartsak, https://www.bilbokokonpartsak.eus/aste-nagusia/pregoilariak. Noiz kontsultatua: 2018-08-30 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Unai Iturriaga Aldatu lotura Wikidatan