Iturrieta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Iturrieta
Araba, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Agurain
Koordenatuak 42° 47′ 36″ N, 2° 20′ 40″ W / 42.79333333°N,2.34444444°W / 42.79333333; -2.34444444Koordenatuak: 42° 47′ 36″ N, 2° 20′ 40″ W / 42.79333333°N,2.34444444°W / 42.79333333; -2.34444444
Iturrieta hemen kokatua: Euskal Herria
Iturrieta
Iturrieta
Iturrieta hemen kokatua: Araba
Iturrieta
Iturrieta

Iturrieta Arabako herria da, administratiboki Aguraingo udalerriaren barnean kokatzen dena.

Herria politikoki Agurainen parte bada ere, Entzia-Iturrietako Partzuergoko herria da eta, ondorioz, estatus berezia dauka. Partzuergoa toki entitatea da, baina ez du udalerri mailarik. Hori dela eta, Iturrietako lurrak ez dira Agurainen lurtzat jotzen, bere biztanleak administratiboki aguraindarrak izan arren.

Iturrieta Arabako herririk altuena da, 972 metroko altueran kokatzen baita. Iturrietako mendietan dago herria. Herrira iristeko Agurainen toki errepideak hartu behar dira, eta Opakuako portua igo ondoren iristen da Iturrietara. Maeztutik ere igotzerik badago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dirudienez, Iturrieta Erdi Aroan sortu zen, baina biztanleek 1563 baino lehen utzi zuten herria, bere klima gogorra zela-eta. Bere eliza zaharrak 1803ra arte iraun zuen zutik, urte horretan bota baitzuten. Historikoki Aguraingo zatia bazen ere, Iturrietako lurrak Entzia-Iturrietako Partzuergoaren parte bihurtu ziren, hau da, ondoko herrien partekatutako lurralde komunala.

1936ko Guda Zibila eta gero, agintari frankistek Iturrieta aukeratu zuten, bere altuera zela eta, patatak lantzeko ortu berezi bat ezartzeko leku gisa. Horrela, Estación de la mejora de la patata delakoa sortu zen, Iturrietako baratza izenarekin ezagun. Horren inguruan sortu zen gaur egungo herria. 1946an kapera bat eraikitzen hasi zen. 1980ko hamarkadan, berriz, Patatariaren monumentua eraiki zuten. Hala ere, herriak oso biztanle gutxi izan ditu. 1960ko hamarkadan hamarna batzuetara iristen bazen ere, gaur egun biztanleak 10 baino gutxiago dira.

Iturrietarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturrietako biztanlerik ezagunena Pilar Unzalu da, Espainiako Kongresuko diputatua PSOE alderditik. 1957an jaio zen herri honetan.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]