Iturrigorri pilotalekua

Koordenatuak: 43°02′07″N 2°30′14″W / 43.0351724°N 2.5037868°W / 43.0351724; -2.5037868
Wikipedia, Entziklopedia askea
Iturrigorri pilotalekua
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Koordenatuak43°02′07″N 2°30′14″W / 43.0351724°N 2.5037868°W / 43.0351724; -2.5037868
Map
Inaugurazioa1983
Kontaktua
HelbideaSantakurtz Kalea, 19A

Iturrigorri pilotalekua Aretxabaleta erdigunean dagoen pilotalekua da. 1983an eraiki zen[1].

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pilotalekua eraiki zen eremuan metal-urezko iturri bat zegoen. Ur horrek burdin kontzentrazio handia zeukan eta iturriak geruza gorria zuenez "iturrigorri" izenaz ezagutzen zen.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturrigorri pilotalekua.

10 koadro dituen frontoi itxia da. Alboan hiru maila dituzten harmailak daude. 2012an frontoia erabat ixtea erabaki zen, besteak beste neguan lurzorua arriskutsu bihurtzen zelako edota sabaia bizileku hartua zuten usoen zirinek kalteak eragiten zituztelako egituretan[2].

Ezkerreko paretean Aretxabaletako armarria, ilotalekuaren izena eta ikurrina daude eta hauen tartean honako esaldia: Jokoa jolas, hizkuntza arnas. Frontisaren alboan, markagailuaren azpian, herriko bertsolari ohia den Jon Sarasuak idatzitako esaldi bat dago:[3]

Jokoan orain galdu, orain irabazi
denboraren joanak biak iragazi
aldeak topatuta berdinean hazi
horma ezinen kontra borobila bizi

Pilotalekuaren alboan erabilera anitzeko kantxa bat dago (areto-futbola, eskubaloia, saskbaloia...) eta honen alboan bolatoki bat.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aste egunetan goizez ondoan dagoen Kurtzebarri Eskolari dagokio pilotalekuaren eta kantxaren erabilera. Arratsaldez herritarrek erabiltzen dute.

Herrian dagoen arauzko pilotaleku bakarra denez Aretxabaleta Kirol Elkarteko pilota atalak erabiltzen du entrenamendu eta partidetan[4][5]. Emakumezkoen frontenis txapelketa ere urtero jokatzen da[3]. Abuztuaren 15 aldera herriko Andra Mari jaietan ohikoa izaten da pilotari profesionalen partida bat antolatzea[6].

Aretxabaletan egiten diren ospakizun ugari ere bertan izaten dira, eguraldi eskasa aurrikusten denean bereziki. Bazkari herrikoiak[7], kultur emanaldiak[8]...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Aretxabaleta cubrirá la parte delantera del frontón Iturrigorri» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  2. «Iturrigorri pilotalekuaren aurrealdea guztiz itxiko dute - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  3. a b «Hamabi bikotek jardungo du nor baino nor gehiago frontenis txapelketan - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  4. «Pilota taldeak gogotsu hasi du denboraldia - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  5. «Hernanik 0-3ko abantaila hartu du Herriartekoan, final zortzirenetan, Aretxabaletaren aurka - Urumea» Kronika.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  6. (Gaztelaniaz) «Oinatz juega hoy en Aretxabaleta y hasta el 31 no está programado» Diario de Noticias de Álava 2019-08-16 (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  7. «Herrira elkartearen presoen aldeko bazkaria Iturrigorri frontoian - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).
  8. «Iturrigorri frontoia lepo beteta Aretxabaleta Abesbatzari entzuteko - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]