Itziar Herria Sortzen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itziar Herria Sortzen
Sorrera1995
Egoitza nagusiaItziar
Ideologia politikoaItziar auzoa udalerri bilakatzea du helburu

Itziar Herria Sortzen, Debako Itziar auzoa udalerri bilakatzea helburu duen plataforma da. Plataformak ia 20 urte daramatza Itziar udalerri bihurtzearen alde lanean.

Arrazoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Historikoak

Kronika historikoek Erdi Arotik aipatzen dute Itziar izeneko herria. Iruñeko Apezpikutzako dokumentuek hamargarren mendearen hasieran kokatzen dute jada Itziar. Antso IV.a Nafarroakoak, 1294ko ekainaren 24an eman zizkion Itziarri Villa edo hiriburu izateko eskubide eta pribilegioak.

Itziar Herria Sortzen
  • Praktikoak

Plataformaren hitzetan, Itziarek autogobernu maila handiagoa behar du herritarren beharrak asetzeko. Hainbat proiektu gauzatu nahi dituzte, hala nola 2-12 urteko eskola.


Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitzak Debako udalerrikoak dira. Itziarko biztanleak udalerriko biztanleen %20a dira. Itziarren gehiengoa du plataformak.

  • 1995ean botoen 8,53%a
  • 1999an botoen 7,34%a
  • 2003an botoen 9,85%a
  • 2007an botoen 7,69%a
  • 2011n botoen 7,84%

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.