Itzulpen motak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Itzulpen motak sailkatzeko ahalegin ugari egin dira historian zehar eta sailkapen eredu asko proposatu izan dira, baina autore gehienak ez dira bat etortzen. 2001. urtean, Amparo Hurtado Albir teorialari espainiarrak ordura arteko proposamenak barne hartzen zituen sailkapen bat proposatu zuen bere Traducción y traductología. Introducción a la traductología liburuan[1]

Hurtado Albirrek lau irizpideren arabera sailkatzen ditu itzulpen motak: esparru profesionalaren arabera, itzultze-moduaren arabera, itzultze-prozesuak norbanakoarengan duen izaeraren arabera eta itzultzeko metodoaren arabera.

Esparru profesionalaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorburu testua eta itzulpena zer esparru profesionaletan kokatzen diren eta zer testu genero diren kontuan hartzen du. Itzultzaileak jakintza estralinguistiko espezifikoak behar ditu mota bakoitzerako.

Bi multzo handi daude: itzulpen espezializatua eta itzulpen ez-espezializatua.

Itzulpen espezializatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Teknikoa
  • Juridikoa
  • Ekonomikoa
  • Administratiboa
  • Erlijiosoa
  • Interpretazio soziala
  • Epaitegirako interpretazioa

Itzulpen ez-espezializatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Literarioa
  • Publizitarioa
  • Kazetaritza

Itzultze-moduaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontuan izaten da sorburu testuaren (ST) izaera eta xede testuaren (XT) izaeren artean dagoen harremana eta testuen kanala.

Modu sinplea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorburu testuaren eta xede testuaren moduek bat egiten dute. Honen barruan dauden itzulpen-modalitateak hauek dira:

  • Idatzizkoa: ST eta XT idatzizkoak dira.
  • Aldi bereko interpretazioa: ST eta XT ahozkoak dira.
  • Loturazko interpretazioa: ST eta XT ahozkoak dira.
  • Xuxurlaketa: ST eta XT ahozkoak dira.
  • Programa informatikoen itzulpenak: ST eta XT idatzizkoak dira.

Modu konplexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorburu testuaren eta xede testuaren moduak ez dira bat etortzen. Modu honekin lotuta dauden itzulpen-modalitateak hauek dira:

  • Ikusizkoa: ST idatzizkoa da eta XT ahozkoa da.
  • Esan osteko interpretazioa: ST ahozkoa da, eta XT idatzizkoa eta ahozkoa da.

Menpeko modua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorburu testuaren eta xede testuaren moduak nahastuak daude. Honen barruan, beste bi mota daude:

Menpeko modu sinplea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bikoizketa.
  • Kanten itzulpenak.
  • Antzerki-itzulpenak.
  • Itzulpen ikoniko-grafikoak.

Menpeko modu konplexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trebetasun komunikatiboak ere desberdinak dira eta itzultzaileak entrenamendua behar du trebetasun horiek ondo menperatzeko. Adibidez, idatzizko itzulpenean, itzultzaileak sorburu hizkuntzan irakurmen maila altua eta xede testuan idatzizko adierazpen ona izan behar ditu.

Itzultze-prozesuaren izaera norbanakoarengan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapenak itzulpenaren funtzioa kontuan hartzen du: itzulpen profesionala edo instrumentala izan daiteke.

Horretaz gain, itzulpenaren norabidea ere garrantzitsua da: zuzena edo alderantzizkoa izan daiteke.

Funtzioaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpen profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpen profesionalaren helburua komunikazioa da.

Itzulpen instrumentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Itzulpen ikasketa profesionala: itzulpen ikasketarako egindako itzulpenak.
  • Itzulpen pedagogikoa: hizkuntza baten ikasketan egiten diren itzulpenak.
  • Itzulpen barneratua: 2. hizkuntza bat ikastean, ama hizkuntzara egiten diren itzulpen inkontzienteak.
  • Itzulpen esplikatiboa: hizkuntzaren elementu bat azaltzeko irakasle batek egiten duen itzulpena.
  • Itzulpen naturala: Pertsona elebidunen berezko gaitasuna.

Norabidearen arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama hizkuntzara itzuli.

Alderantzizkoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama hizkuntzatik beste batera itzuli.

Itzultzeko metodoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzultzailearen jokaeraren printzipioak kontuan hartzen dira. Lau mota nagusi daude:

  • Itzulpen komunikatiboa: zentzua itzultzea lehenesten da.
  • Itzulpen literala: transkodifikazio linguistikoa egiten da.
  • Itzulpen librea: zentzua transmititzean, aldaketak egin ahal dira (adibidez: generoa edo erregistroa).
  • Itzulpen filologikoa: oharrak eta azalpen linguistiko eta historikoak gehitzen dira. Jatorrizko testua bera ere ikergaitzat hartzen denez, askotan edizio elebidunak izaten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hurtado Albir, A. (2001) Traducción y Traductología: Introducción a la traductología. Madrid: Cátedra.