Itzulpen literal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez dago batasun bat itzulpen literal kontzeptua definitzerako orduan[1]. Hala ere, esan daiteke itzulpen literala, itzulpen zuzena edo hitzez hitzeko itzulpena hitz solteak banan banan hizkuntza batetik bestera pasatzean datza. Ez du zertan esaldi osoaren zentzua kontuan hartu[2]. Metodo hau erabilita jatorrizko testuko gramatika eta hitzen ordena mantentzen da eta hitz lexikoak desberdinduta itzultzen dira[3].

Hitzez hitzezko itzulpena jatorrizko testu batetik helburu testu batera unitate lexikoetako lehen mailako zentzuak transferitzean datza. Testuingurutik kanpo egongo da, baina hizkuntza horretako estruktura sintaktikoak errespetatuko dira[4].

Hitzez hitzeko itzulpen bat txarto egiterakoan, adibidez, itzulpen ez teknikoak egiterako orduan esapide idiomatikoak txarto itzultzeko arazoa dago. Hizkuntza analitiko bat sintaktiko batera itzultzerako orduan, gainera, gramatika ulergaitza izan daiteke.

Alor desberdinetan nola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpen ikasketetan, “itzulpen literalak” testu zientifiko, tekniko, teknologiko edo juridikoei itzupen teknikoa eskaintzen die.

Itzulpenaren teorian, “itzulpen literalaren” beste hitz bat “metafrasea” da; eta perpaus itzulpenatarako (“zentzua”), “parafrasea”.

Itzulpengintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpen literalak batzuetan itzultzaileak ezagutzen ez duen hizkuntza batetik itzultzeko prestatuta daude.

Hitzez hitzeko itzulpena ere jatorrizko testuaren esanahi zehatza adierazi dezake baina testuaren berezko estiloa, edertasuna eta poesia, ordea, galdu egiten da. Poesia lan baten itzulpen literarioaren eta prosa itzulpen baten arteko aldea handia da gainera. Poesia baten itzulpen literarioa prosa moduan idatzi daiteke eta ez bertsotan.

Erabilera desegokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzulpen “literalak” akats asko izan ditzake, itzultzaileak ahalegin gutxi egiten baitu, adibidez, esapide zuzenak erabiltzeko, esanahi egokia duten hitzak aukeratzeko eta abar. Hala ere, erabilgarria izan daiteke hitzak hizkuntza batetik bestera nola interpretatzen diren ikusteko.

Hitzez hitzezko itzulpena zenbait kasutan desegikia da. Esate baterako, esaeretarako ezin da itzulpen literala erabili.

[5]Atxur ederra harrapatu zuen atzo afari ostean[6] esaldi honetan "atxur" hitzak mozkorra esan nahi du eta ez ingelesezko mattock, nekazarientzako aitzurra. Baita ere Jai duzu nirekin itzultzen badugu hitzez hitz gaztelaniara Tienes fiesta conmigo izango litzateke. Baina benetan esanahia ez da hori, baizik eta nirekin zaila edukiko duzula. Hau da, alferrik ari zarela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mayoral Asensio, Roberto. «LA IMPOSIBILIDAD DE LA TRADUCCIÓN LITERAL» (PDF) Ponencia presentada al Seminario Internacional científico-práctico «Problemas actuales de traducción ruso-español y español ruso», 1-6 de julio de 2013, Universidad de Granada.
  2. (Gaztelaniaz) «Traducción literal - Wikilengua» www.wikilengua.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  3. Vega Cernuda, Miguel Ángel; Pulido, Martha. (2013). «La historia de la traducción y de la teoría de la traducción en el contexto de los estudios de la traducción» MonTI. Monografías de Traducción e Interpretación (5): 9–38.  doi:10.6035/monti.2013.5.1. ISSN 1989-9335. (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  4. Spoturno, Maria Laura. (PDF) La traducción literal como estrategia de desterritorialización y caso especial de alternancia de lenguas en Woman Hollering Creek de Sandra Cisneros*. .
  5. (Gaztelaniaz) «¿Sabemos qué es una traducción literal? - Jensen Localization» Jensen Localization 2015-10-08 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  6. https://hiztegia.labayru.eus/emaitza/LH/eu/atxur/2407243?locale=eu

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]