Ixone Azkorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ixone Azkorra
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1981 (42/43 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista, health activist (en) Itzuli eta LGBT ekintzailea

Facebook: iazkorra Instagram: ixo_neuro_diverge Pinterest: azkorradiez Edit the value on Wikidata

Ixone Azkorra Diez (Bilbo, 1981) bizkaitar artista eta pertsona autisten eta haur transen eskubideen aldeko ekintzailea da[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen. Txikitatik besteengandik ezberdina eta arraroa sentitzen zuen, baina gurasoek ez zituzten ez bere zailtasunak, ez berezitasunak ikusten[2]. Umetan mineralak, zigiluak eta txanponak biltzen zituen. Lo egiteko arazoak zituen, eta hainbat sendagai agindu zizkioten[3]. Nerabezaroan krisi psikologiko larria izan zuen. 20 urterekin etxetik joan zen bakarrik bizitzera[1].

Gertatzen zitzaiona zer zen jakiteko, espezialista askorengana jo zuen[4]. Heldua zela diagnostikatu eta bere haurtzaroari buruz hitz egin zuen emakume autista baten istorioa irakurri zuen eta susmoak psikiatrari jakinarazi zizkion, baina honek ezinezkoa zela erantzun zion[3]. Psikologo batengana jo zuen, eta hiru hilabeteren buruan, 40 urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten[1][5].

Autismoari buruzko informazio ez-patologizatzailea zabaltzen du hedabideetan eta sare sozialetan. Ez du autismoa gaixotasun edo nahasmentzat hartzen, munduan egoteko beste modutzat baizik[5]. Hezkuntza- eta osasun-sistemen aldaketen alde agertzen da[6]. Gainera, emakume autisten ikusgarritasuna areagotzearen alde egiten du[3].

20 urtez gizarte hezitzaile gisa lan egin zuen[1]. Gaur egun artista da eta collageak egiten ditu[7].

Hiru alaba ditu[6], eta horietako bat neska trans da. Alabari laguntzeko, Chrysallis Euskal Herria elkartean izena eman du[8]. Haur transen eskubideez ere hitz egiten du sare sozialen bidez[1]. Bere burua feministatzat du[9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Elizondo, Edurne. «Ixone Azkorra: “Besteen onaspena besterik ez nuen nahi; normala izan”» Pikara Magazine 2022-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  2. «Ixone Azkorra: "Gizartea ez dago prest aniztasuna barneratzeko"» TTAP (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Rodríguez, Arantza. «Ixone Azkorra, orgullosa de ser autista» Deia 2021-06-06 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  4. «"Autismoa nire nortasunaren zati oso garrantzitsua da"» EITB 2021-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  5. a b (Gaztelaniaz) «"El autismo no es una enfermedad. Es una forma distinta de estar en el mundo"» EITB 2021-05-12 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  6. a b (Gaztelaniaz) Azkorra Diez, Ixone. «¿Para cuando un Servicio de Salud Público con profesionales formadxs que nos ofrezcan a las personas autistas y neurodiversas una atención integral, adecuada, gratuita y de calidad?» Osoigo (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  7. (Gaztelaniaz) «ixo_y_collages - Ixone Azkorra» Instagram (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  8. (Gaztelaniaz) «Euskadi Hoy Magazine navega por la diversidad en Bilbao Bizkaia Pride (I)» Kale Nagusia (Onda Vasca) 2018-06-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).
  9. (Gaztelaniaz) Feministas por los derechos de las personas trans. , 15 or. (Noiz kontsultatua: 2024-03-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]