Edukira joan

Izadi hila (Pereda)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izadi hila (Pereda)
Jatorria
Sortzailea(k)Antonio de Pereda
Sorrera-urtea1652
IzenburuaStill Life with an Ebony Chest
Ekoizpen lekuaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak80 (altuera) × 94 (zabalera) cm
Genero artistikoaizadi hila
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaHermitage museoa
BildumaHermitage museoa
InbentarioaГЭ-327

Izadi hila (gaztelaniaz: Naturaleza muerta) Antonio de Pereda margolari espainiarraren margolana da. 1652an egina, San Petersburgoko (Errusia) Hermitage Museoan dago.

Obra erlijiosoen, bodegoien eta vanitas edukien margolaria, Peredak era askotako elementuak zituen izadi hila erakusten zuen lan honetan, jateko elementuekin eta apaingarriekin. Objektu batzuk perfekzio handiz eginda daude; esaterako likido zehaztugabe bat duen ontzia. Xehetasun hori da lanaren ezaugarri nagusietako bat.

Lan honek duen bereizgarria txokolatearen presentzia da. Aipamen hori bi objektuetan islatzen da: txokolatera eta errotatxoa.Amerikatik eraman berria zen txokolatea Europa osoan modako elikagaia zen eta margolanetan aurkeztea modernitatea aipatzea zen. [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]