Izaskun Arriaran
Izaskun Arriaran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aramaio, 1977 (45/46 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista eta erizaina |
Kidetza | Aita Mari |
Izaskun Arriaran Mendialdua (Aramaio, Araba, 1977) giza eskubideen aldeko aktibista arabarra da.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lanbidez erizaina da[1] eta Osakidetzan lan egiten du. Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundeko kidea da[2].
2017an erakundeak argitaratutako iragarki batean migratzaileen kanpamentuetarako sanitarioak behar zituztela ikusi, eta horietako batean hilabeteko misio bat egitera animatu zen, eta modu horretan hasi zuen ibilbidea. Ondoren, Kiosko (Grezia) migratzaileen kanpamenduko proiektuaren koordinatzailea izan da. Migratzaileei laguntzeko Aita Mari itsasontziko tripulazioko kidea izan da[3] eta eskifaiako bozeramailea izan da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «'Gelditu gaituzte azpimarratzeko ez dugula migranteak erreskatzeko baimenik'» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
- ↑ «"Migratzaileen kanpamentuetako egoera salatu beharra dago" - Gorbeialdea» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).
- ↑ «Izaskun Arriaran (Aita Mari): "Sentsazio gazi-gozoa da, pozik 78 pertsonen erreskateagatik, baina bitartean, ordu gutxi batzuetan, 100dik gora pertsona hil dira Mediterraneoan"» Halabedi 2019-11-28 (Noiz kontsultatua: 2020-04-26).