Aita Mari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Aita Mari
Aita Mari 10.jpg
Bizitza
Jaiotza Zumaia1809ko martxoaren  18a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1866ko urtarrilaren  9a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
Jarduerak
Jarduerak Itsastarra eta Arrantzalea
Lantokia(k) Donostia

Jose Maria Zubia Zigaran, ezagunagoa Aita Mari izenez, (Zumaia, Gipuzkoa, 1809ko martxoaren 15a - Donostia, 1866ko urtarrilaren 9a) marinel gipuzkoarra zen. Hainbat marinel eta arrantzale bizirik atera zituen itsasotik ekaitza zegoenean[1].Bere izena daraman itsasontzi bat dago.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Maria Zubia itsasgizona, "Aita Mari" ezizenez ezaguna eta arrantzale xumeen semea, Zumaian jaio zen 1809ko martxoaren 15ean, aita Antonio Ignacio Zubia Etxabe eta ama Francisca Zigaran Manterola zirela, biak zumaiarrak Antonioaren gurasoak bezala; amarenak, ordea, Itziartarrak[2]. Donostian bizi izan zen, txalupako patroi umila, baxurako arrantzale gisa urte batzuk igaro ondoren, Ameriketarako itsasbidea egiten zuten merkantzia-ontzietan ere izan zen 1830etik aurrera.

Baxurako arrantza askotan merkantzia-ontzietan untziratzeko nahitaezko baldintza zen. Komertzio ontzietan soldata seguruagoa zen eta lan baldintzak ez ziren hain gogorrak.

Garai hartako arrantzaren arazorik handiena kontserbazioa zen, gatza, ozpina, limoia eta elurra erabiliz, baina garraioak ikaragarri garestitzen zuen produktua.

Aita Mari bolondres aurkeztu zen Donostiako Marina komandantearen aurrean, beste 9 gizonekin batera, ondoratu berri zen San Jose txalupako marinelak laguntzeko. Garaiko aktorea famatu batek, Teodora Lamadridek, errepresentazio bat eskaini zuen kaltetuen alde eta salbatzaileen ohorez. Errepresentazioaren ondoren, Aita Mari tauletara igo zen aktoreari koroa emateko, baina honek itzuli egin zion, txaloen artean, berarentzat zela erantzunez.[3]

Baporezko itsasontzia asmatu arren, arrantzaleek belazko edo arraunezko txalupak erabiltzen zituzten arrantzarako.

Aita Mariren omenezko monumentua Donostiako kaian

1866ko urtarrilaren 9an hil zen, galernak ustekabean harrapatutako Getariko bi txalupa, "Elkano 1" eta "Elkano 2", salbatzen saiatzen ari zela olatuek irentsita. Denak hil ziren, 38 arrantzale zoritxarreko egun hartan. Donostiako zein Zumaiako kaietan eskultura bana ditu.[4][5]

Honako bertso hauek daude Donostiako kaian eginiko Aita Mariren omenezko eskulturaren azpian:

« ¡Mari!

Urikalduak salbatu nayaz eman zenduben biziya,
ta gaur daukazu, goitalchatuaz obiz itsaso aundiya:
¡Lo egin zazu baga zoñuaz.... o gizon maitagarriya!
onraturikan zure gloriyaz Donosti eta Kantauriya.

»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aita Mari Bageranet gunean.
  2. Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa: Zumaia, Bataioak 3 (F122r, 4)
  3. Aldalur, Malen (2017) Mito bihurtu den arrantzalea Irutxuloko Hitza. 2017-12-08 12 or. . Noiz kontsultatua: 2017-12-08.
  4. Zumalakarregi Museoaren webgunearen artikulua, CC-BY-SA lizentziapean argitaratuta
  5. Zumaiako Udala (2016-07-23) AITA MARI OROITUZ: Omenaldia . Noiz kontsultatua: 2017-12-08.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]