Iztietako eliza
Iztietako eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Errenteria |
Koordenatuak | 43°18′54″N 1°54′05″W / 43.3150304°N 1.9014823°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1967 |
Inaugurazioa | 1971 |
Izena | Josef Nazaretekoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Jose Javier Uranga |
Estiloa | Arkitektura brutalista |
Iztietako eliza, edo San Jose Langilea eliza, Errenteriako Iztieta auzoan dagoen eliza da. Estilo brutalistan eraiki zen, 1967an hasita. Arkitektoa Jose Javier Uranga izan zen[1]. Helburua, Iztieta auzoaren eraikuntzarekin herrira etorritako langileentzat eliza berri bat egitea izan zen.
San Jose Langile eliza hori eraikitzeagatik doktorego-titulua eman zioten, 1968an, hura oso berezia zelako diseinatzeko eta kalkulatzeko. Gau oso bat pasatu zuen aldarearen gaineko arkua diseinatzen, kalkulu erregela batekin, orduan ez baitzegoen ordenagailurik.[1]
Kripta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun kriptan elkarte gastronomiko bat dago, eta aldarearen gainean afal daiteke.
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ander Gortazarrek egindako Bastartak! proiektuan eliza hau zen arkitektura brutalistaren adibideetako bat[2].
Jendeak Mazinger Zren burua bezala ezagutzen du[3].
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Lartzanguren, Edu. «Euskal Herri brutalista» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
- ↑ «Erreportajea: Sasikumeen loratzea zure pantailan hasi da» Oarsoaldeko Hitza 2019-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).
- ↑ «https://twitter.com/birasuegi/status/972775670043545600» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-08-15).