Ander Gortazar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ander Gortazar

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1985 (38/39 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
Kataluniako Arkitektura Aurreraturako Institutua
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
frantsesa
poloniera
katalana
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa
KidetzaAldiri. Arkitektura eta abar
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: ander-gortazar-balerdi

Ander Gortazar Balerdi (Donostia, 1985) arkitektoa eta irakaslea da. RAZ diseinu-aholkularitzaren sortzaileetako bat izan zen 2018an. Euskal Herriko Unibertsitatean eta Varsoviako Unibertsitate Politeknikoan dihardu irakasle. 2008an lortu zuen arkitekturako titulazioa Euskal Herriko Unibertsitatean eta 2020ko urtarriletik UPV/EHUko Hirigintza eta lurralde-antolaketa irakaslea da.

2010-2020 hamarkadan Katalunian (2019-2013) aritu zen eta Polonian (2013-2018) izan zen ikerlari. Katalunian Institute for Advanced Architecture of Catalonian lehenik eta, ondoren, Built by Associative Data enpresan lanean eta UPCn hirigintza masterra egiten. Polonian, BuroHappold enpresan lanean aritu zen.

Aldiri aldizkariaren sortzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldiri aldizkari berria Argia aldizkarian (2010)

Aldiri. Arkitektura eta abar aldizkarian hasieratik izan zen kolaboratzaile. Udako Euskal Unibertsitatearen laguntzarekin 2009an argitaratu zuten 0 zenbakia, Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak izenburupean, eta lehendabiziko zenbaki hartako parte-hartzaileen artean zeuden Gortazar eta beste hainbat arkitekto hasiberri, besteak beste: Unai Fernandez de Betoño, Ibai Gandiaga, Maider Uriarte, Ula Iruretagoiena, Agurtzane Elguren, Kepa Iturralde eta Anartz Ormaza. Geroago ere beti izan da aldizkariko erredakzio-kontseiluko kide.[1]

Aldiri talde-lanaren emaitza izan da hasieratik. Garai hartan baziren arkitekturako oinarrizko liburu batzuk euskarara itzuliak (Müller-ren Arkitektura Atlasa,[2] Paricioren Arkitekturaren eraikuntza,[3] edo Solà-Moralesen Hiri-hazkunde motak[4]), baina taldeak euskarazko berezko sorkuntza bultzatu nahi zuen, eta ez soilik arkitekturaz modu ortodoxoan aritu beste hainbat aldizkariren moduan; bestelako gaiei ere tartea eskaini nahi zieten: hirigintza, lurralde-antolamendua, artea, soziologia, ekologia, ekonomia... Zenbaki bakoitzean Joseba Larratxe Josevisky arkitektoaren komiki bat ere sartu zuten. Aldizkariaren formatua akademikoagoa bihurtu zen denborarekin. Euskarazko Uztaro aldizkari zientifikoaren bideari jarraituz Aldirik Dialnet, Latindex eta MIAR indize eta katalogo akademikoetan agertzea lortu zuen.[5]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hainbat artikulu idatzi ditu, hala Aldiri aldizkarian[7] nola beste aldizkari zientifiko batzuetan[8] argitaratuak.


Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kepa Iturralde: "Aldiri bezalako ekimen bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da jende ugariren ekarpena"» Buruxkak Liburutegi Digitala (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  2. Müller, Werner, 1924-2005.. (2007). Arkitektura atlasa.. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-8373-984-6. PMC 244027019. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  3. Paricio Ansuategui, Ignacio.. ([2005]). Arkitekturaren eraikuntza. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-813-9. PMC 433914880. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  4. Solà-Morales i Rubió, Manuel de.. ([2008]). Hiri-hazkunde motak. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial ISBN 978-84-9860-138-1. PMC 733696896. (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  5. «Unai Fernandez de Betoño: “UEU oasia da euskarazko ikerketa arkitektonikoaren basamortuan” :: Buruxkak Liburutegi digitala» www.buruxkak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. Gortazar Balerdi, Ander; Agirre Mikelez, Jonander. (2019). Gehiengoaren hiria. Pasaiako Udala ISBN 978-84-937701-8-1. PMC 1123147002. (Noiz kontsultatua: 2022-12-05).
  7. «Ander Gortazar Balerdi :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  8. Gortazar, Ander. (2020). «Google Acadèmic» scholar.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  9. «CAF-Elhuyar sariak :: Saridunak | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-30).
  10. «CAF-Elhuyar sariak :: Azken edizioa | Elhuyar» www.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]