Jack Beal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jack Beal
Bizitza
Jaiotza 1931ko ekainaren  25a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza 2013ko abuztuaren  29a (82 urte)
Hezkuntza
Heziketa School of the Art Institute of Chicago Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria

Jack Beal (Richmond, Virginia, AEB, 1931ko ekainaren 25a - Oneonta, New York, 2013ko abuztuaren 29a) estatubatuar margolaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan oso osasun kaskarra izan zuen, eta amak zera esaten zion: «marraz ezazu, minaz ahazteko». Horrela zaletu zen marrazkigintzarekin eta trebatu zen alor horretan. Hala ere, ez zuen aparteko prestakuntzarik jaso, harik eta William and Mary eskolako irakasle batek eskola uzteko eta Chicagoko Arte Institutuan izena emateko aholkatu zion arte. Hala, hiru urtez ikasi zuen Arte Institutuan. Bitarte horretan, estilo espresionista abstraktuaren bideari heldu zion.

Azkenik, figurazioaren bidea hartu zuen bere lanetan, eta gaur egun margolari errealistatzat jotzen da. Kezka nagusia, halere, nahi adinako naturaltasunik ezin lortu izatea zen. Oro har, eta errealismorako duen grina dela eta, XVII. mendeko holandar margolariak izan zituen eredu; izan ere, Bealen iritzian, guk jan edo edan egiten dugun naturaltasun berberaz margotzen zuten haiek. Eragin handia izan zuen bere obran, halaber, Errenazimentuko arteak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]