Jackie MacMullan
Jackie MacMullan | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Manhasset (New York), 1960ko urriaren 7a (63 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of New Hampshire (en) ![]() Westwood High School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta sportswriter (en) ![]() |
![]() ![]() |
Jackie "Mac" MacMullan Boyle (Manhasset, New York, AEB, 1960ko urriaren 7a) AEBko egunkari kirol-kazetari independiente erretiratua da eta NBAko ESPN.com kirol webgunerako zutabegilea izan zen. 2021eko abuztuaren 31n erretiratu zen ESPNtik.[1]
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaztaroa eta heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
MacMullan Westwood bigarren mailako eskolara joan zen Westwood, Massachusetts-en, eta Kathy Delaney-Smithek entrenatu zuen. 15 urterekin hasi zuen bere kirol kazetaritzako ibilbidea, bere herriko egunkarirako bere bigarren hezkuntzako neska taldeei buruz bakarrik idazteko. New Hampshire-ko Unibertsitatean graduatu zen, eta Wildcats taldearentzat, I. mailako saskibaloian jokatu zuen.
Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1982an, MacMullan The Boston Globe-n sartu zen albisteen sailean.[2] Boston Globeko zutabegile eta editore elkartua izan zen 2008ko martxoan egunkariaren akzio guztiak erosi zituen arte.[3] 1995etik 2000ra NBAn aritu zen Sports Illustrated-erako idazle senior gisa.
1999an, MacMullanek LarryBird-ekin kolaboratu zuen Bird Watching: on Play and Coaching the Game I Love (Txoriak begiratzen: jolasten eta entrenatzen maite dudan joko hori) autobiografian. Geno: In Pursuit of Perfection with Geno Auriemma (Perfekzioaren bila Geno Auriemm -rekin) kaleratu zuen 2006an, eta New York Times egunkariko Best seller (saltzailerik onena) "When the Game Was Ours" idatzi zuen Magic Johnson eta Larry Bird-ekin 2009an.
2011n, MacMullanek Shaquille O'Neal NBAko superizarrarekin kolaboratu zuen Shaq Uncut: My Story izeneko autobiografia idazteko.
MacMullan kable bidezko hainbat telebista saretako berriemailea izan da, ESPN, CNNSI eta NESN barne, baita WHDH-TV Bostonen ere. ESPN Around the Horn(Adarraren inguruan) saioan panelista erregularra zen. Sareko Pardon the Interruption (Barkatu etenagatik) atalak ere elkar-aurkeztu ditu.
MacMullan Globe-tik irteteari erantzunez, Boston Sports Media Watch blogaren gunera mezu elektroniko bat bidaliz hau esateko eduki zuen: "Niretzat denbora da. Nire umeak lar arin hasten ari dira eta nik ez dut ezer galdu nahi. Oraindik freelance (independientea) lan batzuk egiten ditut, baina beste lanaldi osoko lan bat hartzeko intentziorik ez daukat momentuz. Kalterako izango litzateke lehenik zergatik hau egiten ari naizen kontuan harturik. "2010eko maiatzaren 12an, MacMullanek eta Cleveland Cavaliers Joe Tait joko irrati esatariak Naismith Memorial Basketball Hall of Fame-ko (Oroimenezko Saskibaloiaren Ospearen Aretoa) Curt Gowdy Media Saria jaso zuten.[4] Sariak urtero aurkezten zaizkie saskibaloiko jokoari ekarpen esanguratsua egindako hedabide inprimatu eta elektronikoetako kideei. 21 urteko historian ohorea jaso zuen lehen emakumea izan zen MacMullan.
2013ko maiatzaren 4an, ESPN-rentzako artikulu batean, MacMullanek postura polemikoa hartu zuen Bostongo hedabideetako kideen artean, Boston Celtics-eko Paul Pierce taldeko kapitainarekin harremanak itxi beharko luketela iradoki zuenean.[5]
2018an, MacMullan editorekidea izan zen Rafe Bartholomew eta Dan Klores-ekin "Basketball: A Love Story" " Saskibaloia Amodiozko historio bat) ahozko historia libururako, izen bereko ESPN dokumental sailean oinarritua.
2019ko otsailean, MacMullani PEN/ESPN Lifetime Achievement Award (Bizitzaren Lorpeneko PEN/ESPN Saria) eman zioten, kirol literaturaren idazkeragatik.[6]
2020ko irailean, The Ringer-ek MacMullan kontratatu zuen NBAri buruzko podcast bat aurkezteko eta gunean beste podcast batzuetan agertzeko.[7] 2022ko martxoan The Ringer-ekin Icon Club izeneko podcast-a ezagutarazi zuen, NBAko hainbat ikonorekin.[8]
2021eko abuztuaren 31tik aurrera ESPNtik erretiratuko zela iragarri zuen MacMullan-ek. Bere azken agerpena "Around the Horn" saioan izan zen egun berean, 258. garaipena izan baitzuen.[9]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Pellino Crane, Joyce. (September 18, 2010). «Westford has a claim to fame, Jackie MacMullan» wickedlocal.com.
- ↑ «Jackie MacMullan The Boston Globe Around The Horn Panelist» ESPN.com:ESPN Original Entertainment.
- ↑ «Jackie Mack Taking Latest Globe Buyout» bostonsportsmediawatch.com:Scott's Shots.
- ↑ Finn, Chad. (12 May 2010). «MacMullan is named Gowdy Award winner» Boston.com.
- ↑ MacMullen, Jackie. (4 May 2013). «It's hard, but it's time to say goodbye» ESPN Boston (ESPN).
- ↑ «The 2019 PEN America Literary Awards Winners» PEN America 2019-02-26.
- ↑ (Ingelesez) «The Ringer Brings On Jackie MacMullan To Host NBA Podcast» www.sportsbusinessdaily.com.
- ↑ Jackie MacMullan's new Ringer podcast on NBA icons debuts Friday. .
- ↑ Pioneering Journalist Jackie MacMullan Announces ESPN Retirement. Aug 18, 2021.