Jacob Elordi
Jacob Elordi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brisbane, 1997ko ekainaren 26a (26 urte) |
Herrialdea | Australia |
Lehen hizkuntza | Australiako ingelesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | St Kevin's College St Joseph's College, Nudgee |
Hizkuntzak | ingelesa Australiako ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Pisua | 87 kilogramo |
Altuera | 196 zentimetro |
Lan nabarmenak | |
|
Jacob Elordi (Brisbane, Australia, 1997ko ekainaren 26a) aktore australiarra da.[1] HBO kateko Euphoria telesail arrakastatsuan Nate Jacobsen papera jokatzen du.
Biografia
Elordi Brisbanen jaio zen, Queensland-en, Australian, 1997ko ekainaren 26an. Gurasoak John eta Melissa Elordi dira. Hiru arreba nagusi ditu. Euskal jatorrikoa da.[2] Bigarren Hezkuntza St. Kevin's College eskolan, Melbournen, egin zuen, eta, gero, Brisbaneko Nudgee Collegera joan zen. Antzerkian interesa agertu zuen gaztetatik, eta eskolako antzerki-lan askotan parte hartu zuen.
Hollywoodeko lehen esperientzia Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell No Tales filmean izan zuen Elordik, extra gisa. Lehen papera Australiako Swinging Safari filmean izan zuen, 2018an, eta Roosterren papera jokatu zuen.[3] Ospea etorri zitzaion Netflixeko The Kissing Booth film erromantikoan, Noah Flynn protagonistaren paperarekin. 2018ko maiatzean estreinatu zen. The Kissing Booth 2 filmaren jarraipena ere egin zuen.[4] 2019. urtearen erdialdean filmatu zen Lurmutur Hirian, eta 2020ko uztailean atera zen.[5] The Kissing Booth 3 2021erako espero da.
2019an, Elordi izan zen The Mortuary Collection beldurrezko filmaren protagonista, eta HBOko Euphoria telesailean hasi zen, Nate Jacobsen paperean.[6]
Filmografia
Zinema
Urtea | Izenburua | Rola |
---|---|---|
2015 | Carpe Liam | Liam |
2016 | Max & Iosefa | Max |
2017 | Pirates of the Caribbean: Dead Men Tell No Tales | St. Martins Marine |
2018 | The Kissing Booth | Noah Flynn |
2018 | Swinging Safari | Rooster |
2019 | Bad Dream | Husband |
2019 | The Mortuary Collection | Jake |
2020 | The Kissing Booth 2 | Noah Flynn |
2020 | Deep Water | Ricky |
2020 | 2 Hearts | Chris |
2021 | The Kissing Booth 3 | Noah Flynn |
Telebista
Urtea | Izenburua | Rola |
---|---|---|
2019 | The Bend | Lucas Jackson |
2019–gaur egun | Euphoria | Nate Jacobs |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Rodriguez, Victoria. (2018-07-05). «“The Kissing Booth”’s Jacob Elordi Will Star In a New Movie With This "Riverdale" Actor!» Seventeen (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jacob Elordi tiene ascendencia español... perdón, vasca» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «‘The Kissing Booth’ Stars Joey King and Jacob Elordi Are Kissing In Real Life» Decider 2018-05-15 (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Ingelesez) «Will there be a sequel to The Kissing Booth?» Metro 2018-05-27 (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Gemmill, Allie. «Joey King Is Officially Done Filming ‘The Kissing Booth’ Sequel» Teen Vogue (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).
- ↑ (Ingelesez) Framke, Caroline; Framke, Caroline. (2019-06-13). «TV Review: HBO’s ‘Euphoria’ Starring Zendaya» Variety (Noiz kontsultatua: 2020-08-01).