Jacob van Ruysdael

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jacob van Ruysdael
Jacob van Ruisdael, Porträt (Holzschnitt 19. Jh.).jpg
Bizitza
Izen osoa Jacob Isaackszoon Van Ruisdael
Jaiotza Haarlem, 1628
Herrialdea  Herbehereak
Lehen hizkuntza nederlandera
Heriotza Haarlem1682ko martxoaren 10a (53/54 urte)
Hobiratze lekua Grote Kerk (en) Itzuli
Familia
Aita Isaack van Ruisdael
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzak nederlandera
Irakaslea(k) Salomon van Ruysdael
Ikaslea(k) Meindert Hobbema
Jarduerak
Jarduerak margolaria, grabatzailea eta artista
Lantokia(k) Amsterdam
Lan nabarmenak Castle Bentheim (en) Itzuli
The Jewish Cemetery (en) Itzuli
The Ray of Light (en) Itzuli
The Windmill at Wijk bij Duurstede (en) Itzuli
Kidetza Haarlem Guild of St. Luke (en) Itzuli
Mugimendua Barrokoko margolaritza
Genero artistikoa paisaia margolaritza
Jacob van Ruisdael 1660s signature on Landschap met waterval.png
Van Ruysdaelen Bentheimeko gaztelua

Jacob van Ruysdael holandar pintorea izan zen (Haarlem, 1628 - Haarlem, 1682). Bere aita Izaäck Goyer eta osaba Salomon van Ruysdaelekin egin zituen pinturako ikasketak. Gaztetandik ezagutu zitzaion paisaiak pintatzeko zuen dohaina. 1646. urtekoak ditu lehenengo lanak, hemezortzi urte zituela hasi zen, beraz, lanean.

1650ean Alemaniara joan zen, eta hango ikuspegiak margotu zituen: Bentheimeko gaztelua (1653) eta Braunschweigeko ur-jauzia. Eragin handia izan zuten bi lan horiek XIX. mendeko pintore frantses eta holandarrengan.

1657. urtean Amsterdamen hartu zuen egoitza, garai hartako Haarlemgo beste hainbat artista bezalaxe, eta Medikuntzako ikasketak amaitu zituen han. Hainbat urtetan Hobbema marrazkilaria izan zuen ikasle eta zerbitzari. Ondorengo urteetan hiri-ikuspegiak (Haarlem, Amsterdam) eta itsas ikuspegiak pintatu zituen. Orduko lan nagusiak: Dresdeko hilerri judua, Ur-lasterra eta Egmonteko hondartza.

Van Ruysdaelen lehenengo lanak erabat grafikoak ziren; zenbaitetan, grabatzaile batek eginak ematen dute horietako askok. Lan horietan Ruysdaelen bizitzan ohikoak izan ziren gaiak ikus zitezkeen: dunak, zuhaitzak, basoak, urtegi-bazterrak hostoz beterik. Lehenengo aldiko lanak gogorrak eta zehatzak ziren alde batetik, eta, bestetik, beldurgarriak eta kezkatiak. Garai horretako lan nagusiak 1646-1647 urteen bitarteko paisaiak ditu: Sasitza (Paris, Louvre), Urtegi-bazterra (Budapesteko Museoa).

Wijkeko errota, 1670 ingurukoa

1650eko hamarralditik aurrera Ruysdaelen lanek ikuspegi orokorragoa hartu zuten, eta masa handiak erakusten zituen. Handitasunez betetako estilo hori, oso zaindua eta sakona, Ibai-paisaia lanean (1649, Edinburgoko National Gallery) eta Bentheimeko gaztelua-ren bertsioetan (1651, Bacon Bilduma; 1653, Beit Bilduma) antzeman daiteke argi eta garbi. Arkitektura-osagai nagusiak zubiak, ur-errotak, gazteluak ziren, eta erabateko oreka lortzen zuen gizakiaren eta naturaren artean. Garai horretakoa da Dresdeko hilerri judua ospetsua, zeinean heriotzaren zeinuen eta bizitzaren osagaien artean elkarrizketa miresgarria lortu baitzuen.

1653. urtetik aurrerako lan gutxik dute data idatzirik, eta horrexegatik, oso zaila da Van Ruysdaelen lanen kronologia zehatza egitea. Artistak zein gai hautatu, aldatu egiten da artistaren estiloa. Oro har, kolore finak, ez oso beroak eta ez oso ilunak erabiltzen zituen, baina hirietako ikuspegiak edo aintzirak marrazten zituenean, hodeiz betetako zeruak erakusten zituen. Azken efektu hori Amsterdamen bizi izan zen garaikoa dela dirudi. Dena dela, zenbait paisaiatan agertzen diren pertsonaiei esker, zehaztu daitezke 1660ko hamarraldiko zenbait lanen data, esate baterako, Wijkeko errota.

Van Ruysdelek eragin handia izan zuen XVIII. mendeko paisaiagileetan, eta bere lana oinarri-oinarrizkoa izan zen paisaiagile erromantikoentzat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]