Jacobo Domínguez Iglesias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacobo Domínguez Iglesias
Alkate

Bizitza
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Jacobo Domínguez Iglesias ostalari-enpresaria eta Galiziako politikaria izan zen, Europako luxuzko hotelen jabe eta kudeatzaile nabarmena izandakoa.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ostalaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gran Casinoaren inauguraziotik, 1887tik hain zuzen, bertako langileen artean agertzen da eta urte gutxiren buruan zuzendari bihurtu zen. Zuzendari kargua Georges Marquet enpresariarekin partekatu zuen 1905tik aurrera. Bien artean bultzatu zituzten hirirako ekimen esanguratsuak, besteak beste: Maria Cristina hotela, Lasarteko hipodromoa, etab.

Erabateko dedikazioarekin aritu zen, eraikuntzan bertan bizi baitzen.

Aisialdi bakarra hartzen omen zuen Café Europako solasaldian parte hartzeko eta bere gogoko gai bati buruz hitz egiteko: ehiza. [1]

Politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vigoko hiriko alkate izan zen 1881 eta 1884 urteen artean. [1] [2]. Bere aurreko alkatea Manuel Barcena Franco izan zen [3] eta ondorengoa Julio Lafuente.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vigoko alkatea izanik, kutura eta irakaskuntza bultzatu zuen. Francisco Giner de los Ríos espaniar pedagogoarekin kontaktuak ezarri zituen Institución Libre de Enseñanza (ILE) Galizian bultzatu nahian.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) Blasco Olaetxea, Carlos. (2016). Cuadernos Donostiarras, Hipodromo San Sebastián 1916. , 36 or..
  2. «FGaliziako Wikipedia: Biografía. Jacobo Domínguez Iglesias». (Noiz kontsultatua: 2016/06/30).
  3. «FGaliziako Wikipedia: Biografía.Manuel Bárcena Franco». (Noiz kontsultatua: 2016/06/30).
  4. (Gaztelaniaz) Delgado Criado, Buenaventura. (1994). Historia de la Educación en España y América: Vol.3. La educación en la España Contemoiranea (1789-1975). Morata. SM., 482 or..