Jacqueline Cooper

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacqueline Cooper
Bizitza
JaiotzaAlexandria, ? (84/94 urte)
Herrialdea Egipto
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta ilustratzailea

Jacqueline Cooper (Alexandria, Egipto, ? -) egiptoar idazle eta artista da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egipton jaio zen, baina familia Libanokoa zen jatorriz. Sorterriari buruzko bi liburu umorezko idatzi zituen: Cocktailak eta gameluak (1960) eta Alexandriako ipuinak (1994). Bi eleberri horietan, egilearen haurtzaroko gertaera autobiografikoak ageri dira.

Haurrentzako bi marrazki-liburu ere osatu ditu, Cat Day eta Toby eta Eskalada, ingelesez eta frantsesez biak. Bereziki azpimarratzekoak dira bi lan horietan Cooperrek berak egindako ilustrazio bikainak.

1990ean, Genevara aldatu zen, han bizi baitzen bere familia, baina hogeita hamar urtez bizi izan zen aurretik Washingtonen. Washingtonen hasi zen, hain zuzen ere, trebetasun artistikoak lantzen berriz ere: zenbait erakusketa egin zituen inguru hartan, eta Los Angelesko Arte Garaikideko Museoaren eta UNICEFen egutegietan agertu izan dira bere akuarelak.

Bestalde, zenbait erakundetako kidea da, adibidez, Emakume Idazle eta Kazetarien Elkartekoa (Erresuma Batua), zeinaren bidez eman baititu argitara ilustrazio-liburuak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]