Edukira joan

Jahanzeb Banu Begum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jahanzeb Banu Begum

Bizitza
Jaiotza1649
HeriotzaGujarat eta Mogol Inperioa1705eko apirila (55/56 urte)
Hobiratze lekuaKhuldabad (en) Itzuli
Aurangabad (en) Itzuli
India
Familia
AitaDara Shikoh
AmaNadira Banu Begum
Ezkontidea(k)Azam Shah (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa

Jahanzeb Banu, ezaguna Jani Begum izenez (1649 - Gujarat, Mogol Inperioa, 1705eko apirila) mogol printzesa izan zen, Dara Shikoh printzearen eta Nadira Banu Begum ezkontidearen alaba. Sha Jahan bosgarren enperadore mogolaren biloba zen. Rol militarra izan zuen, hala nola, 1679an esaterako printzesak senarraren kontingente militarrak zuzendu zituen eta 1682an, Janik bere elefantearen gainera igo zen, maratha armada baten aurkako mogol-kontraeraso bat egiteko.[1][2]

Niccolao Manucci idazle italiar eta bidaiariak aitaren gortean lan egin zuen, eta honelaxe deskribatu zuen: ederra eta ausarta. 1669an, Azam Shah lehengusuarekin ezkondu zen, oinordekoa itxuraz, baina 1707an enperadore denbora laburrean baino ez zen izan. Jani Begum laguntza handia izan zen senarrarentzat, hainbat gorabehera diplomatikotan (Bidar Bakht semearekin, batez ere) jardun baitzuen, eta agintea (aginte militarra ere bai) izan zuen hura ez zegoenean. Horregatik, Aurangzeb enperadore aitaginarrebak estimuan zuen, XVII. mendeko mogola gakoetako bat izan zen eta.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jahanzeb Dara Shikoh printzearen (eta tronu- lehian galdu zuena) eta haren emazte Nadira Banu Begum-en alaba izan zen. Sha Jahanen senarra, seme nagusi eta gustukoena zuen. Bere ama, Nadira Banu Begum, errege-etxeko printzesa ere bazen, Parviz Mirzaren (Jahangir enperadorearen bigarren semea) eta haren emazte Iffat Jahan Banu Begum-en alaba zen. Hala, Nadira Sha Jahan enperadore eta Jahangir enperadorearengandik zetorren.[3]

Nadira Begum ama 1659an hil zen disenteriaz, Dara Shikoh aita tronuaren gerra zibilean galdu eta gero, Aurangzeb anaia gaztea jarri zen enperadore etaaita exekutatzea agindu zuen urte berean. Aurangzeb seigarren mogol enperadore bihurtu zen eta Jahanzeb umezurtz gelditu zen. Aitaren hiltzailearen gortera iritsi zenean, atzerriko kronistek oso ondo deskribatu zuten, baita bere etsipena ere, izeba Roshanara Begum printzesari eman baitzioten zain zezan eta Roshanara berehala hasi zen tratu txarrak ematen.

Hori zela eta, Agrako gotorlekura bidali zuen Aurangzebek, han baitzegoen preso aitona, Shah Jahan. Han, Jahanzeben izebak, Jahanara Begumek (Jahanzaben aitaren tronurako bidean aldeko jarrera hartu zuena), bere alaba izan balitz bezala zaindu zuen. Printzesa izugarri ederra eta landua izan zen haren babespean. Jahanara 1681ean hil zenean, bere bitxi preziatuenak utzi zizkion Janiri, iloba gogokoenari.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1669ko urtarrilaren 3an, lehengusuarekin ezkondu zen, Muhammad Azam printzearekin, Aurangzeb osaba enperadorearen seme zaharrenarekin, eta Dilras Banu Begumen izebaren semearekin. Jahanara Begumek antolatu zuen ezkontza, luxuzko ospakizunen artean, eta Jahanararen jauregi propioan egin zen. Senar-emazteak oso zoriontsuak izan ziren. Jani Azamen isilmandatari eta haren emazte gogokoena bihurtu zen. Enperadorearen errain gogokoena ere izan zen.

1670eko abuztuaren 4an izan zuen lehen semea. Haurrari Bidar Bakht deitu zioten aitonaren omenez. Aurangzeb-ek bere seme eta erraina estimuan izan zituen, baita Bidar Bakht ere, jeneral diskretu, gallardo eta arrakastatsua. Bere erregealdian opariak ematera eta lehentasun hori erakusten zuen. Bidar Bakht enperadorearen biloba gogokoena izan zen bere zahartzaroan.

Ezkondu ondoren, Jahanzebek hainbat paper bete zituen senarraren gortean. Bereziki, kontseilari militar eta diplomatiko gisa nabarmendu zen. Printzesak gortean eutsi zion bakeari, batez ere senarra zorrotzegi agertzen zenean. Adibidez, 1702ko neguan frogatu zen, Azam eta bere ehiza-maisuaren eta Mir Hedayatullah koka-ren artean liskarra izan zenean. Azam haserre bizian jarri zen, eta koka etxetik bota zuen. Janik Mir Hedayatullah barkatzeko konbentzitu zuen senarra. Egun batzuk geroago, Mir Hedayatullah Azamen gortera itzuli zen lehengo karguan.

Azamen eta haren seme Bidar Bakhten arteko harremana kudeatzeko ardura ere bazuen printzesak. Aitonaren mesede inperialak Bidar Bakhten eta aitaren arteko harremanak pozoitu zituen. Bidar Malwako erregeorde izendatu zutenean (Azamen ardurapean zegoen Gujarat erregeordetzakoaren ondoan), 1700. urtearen hasieran, Jahanzebek osabari, Aurangzeb-i, eskatu zion Bidarri etortzeko eta bisitatzeko baimena emateko, ez baitzuen luzaroan ikusi. Printze gazteak zazpi egun hartu zituen ama bisitatzeko.

Kanpaina militarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janik izan zuen beste rol handia militarra izan zen. 1679an, printzesak senarraren kontingente militarrak zuzendu zituen hiru astez, printzeak Aurangzeb aitaren premiazko deiari erantzun behar izan zionean. Hiru urte geroago, 1682an, Janik bere elefantearen gainera igo zen, maratha armada baten aurkako mogol-kontraeraso bat egiteko. Kronikak kontatzen duenez, berak eman zituen pertsonalki lantzak eta paanak, eta mogolen armada garaitua bazen bere buruaz beste egingo zuela hitzeman zuen. 1685-6an berriro itzuli zen gudu-zelaira, Azameko indarrek Bijapur inbasioan itxaropen guztia galdu zutenean, eta tropen morala altxatzea lortu zuen.

Jahanzeben mausoleoa, Aurangabadetik gertu, 1860 inguruan.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jahanzeb 1705ean hil zen, eskuineko bularreko abzesu baten ondorioz. Mons Martin doktore frantsesaak proposatu zuen printzesa Delhiko ahaide batek azter zezala, kirurgian (haziqa) espezializatutako kristau indoportugaldar batek, bere txostenaren arabera tratamendua agindu ahal izateko. Baina printzesak uko egin zion ardoa edaten zuen emakume batek aztertzeari, are gutxiago bere gorputza harek ukitzeari Gaixotasunak bi urtez iraun zuen, eta, azkenean, minetan hil zen. Azamek atsekabe eta etsipen handia erakutsi zuen, emaztea galdu zuenetik hil zen arte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Umar, Khalid Bin. (2022-01-19). A forgotten Princess – Jahanzeb Banu - TAWARIKHKHWANI. (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  2. «Jahanzeb Banu Begum» veethi.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  3. (Ingelesez) CHILDREN OF DARA SHIKOH – JAHANZEB BANU BEGUM - Chughtai's Art Blog. 2014-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]