Edukira joan

Jakoba Errekondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jakoba Errekondo

Bizitza
JaiotzaUsurbil, 1961 (64/65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakagronomoa

Inguma: jakoba-errekondo-salsamendi Tabakalera: 93860

Jakoba Errekondo Saltsamendi (Usurbil, Gipuzkoa, 1961) agronomo eta paisajista da. Ezaguna da hainbat hedabidetan landare gaien inguruan parte hartzeagatik. Hala nola Argia aldizkarian 1995 urteaz geroztik ari da astero landareen kulturari buruz idazten. Era berean www.bizibaratzea.eus webguneko arduraduna da. Baita ere, Euskadi irratian 1985 urteaz geroztik astero landareei buruzko zuzeneko kontsultategi publiko irekia dauka, azken urte hauetan larunbat goizeroko Landaberri saioan. Elhuyar zientzia aldizkarian ere kolaboratzaile gisa aritu da.

Urte luzez Landa Garapeneko herri txikien biziberritze proiektuetan jardun du teknikari gisa, eta baita proiektuak sortzen, diseinatzen eta zuzentzen ere.

  • Etxe barrurako landareak (Elhuyar, 1995)
  • Euskal Herriko Sagardoa  (Elhuyar – Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, 1997)
  • Bizi Baratzea - Garaian Garaikoa Garaiz, Eman Eta Hartu (Argia, 2015)[1]
  • Bizi Baratzea - Altza Porru (Argia, 2016)[2]
  • Landareak Lantzen 2018  (Argia, 2017)
  • Eskola Baratzea (Euskal Fondoa, 2017)
  • Landareak Lantzen 2019 (Argia, 2018)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ «Jakoba Errekondo 'Bizi baratzea' liburu arrakastatsuari buruz aritu da» EITB (kontsulta data: 2016/03/17).
  2. ↑ «“Egungo gauzarik iraultzaileena baratzea da"» ARGIA (kontsulta data: 2015/06/03).
  3. ↑ Elkegarai, Leire Casamajou. (2025-11-26). «Jenofa Berhokoirigoinek irabazi du Kazetaritzako Rikardo Arregi saria» Berria (kontsulta data: 2025-12-01).
  4. ↑ argia. (2025-12-04). «Laborantzari aitortza» ARGIAren barrenak (kontsulta data: 2026-01-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.