Jalgi hadi plazara
Jalgi hadi plazara | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Itxaro Borda (2007) |
Argitaratze-data | 2007 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Jalgi hadi plazara |
Argitaletxea | Susa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 218 |
Datu gehigarriak | |
Jalgi hadi plazara liburua 2007. urtean kaleratu zuen Itxaro Bordak. Egitura aldetik polizia eleberriaren itxura du baina benetan umorezko nobela kritikoa da[1]. Haren jomugan Ipar Euskal Herriko zenbait euskaltzaleen izaera dago. Protagonista emakumea da, Amaia Ezpeldoi detektibea, Bordaren sei nobeletako protagonista[2].
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ia 80 urte dituen Iparraldeko apaiz bat, Gexan Hiriart, eta beste hiru lagun, euskaltzainak hirurak, desagertu egin dira era misteriotsu batez: onomastika bilera zuen Bilbon eta han ez dira agertu. Desagertutako baten alabak Ezpeldori kasua ikertzeko eskatzen dio eta lan horretan lagun xelebre samar batzuen laguntza izango du. Guztiak automobil batean sartuta, Euskal Herriko txoko desberdinetan arituko dira, road movie estiloko abentura batean, bakoitzeran izaera kulturala, politiko edota pertsonala agerian jarriko dela[3].
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amaia Ezpeldoi, detektibea
- Carmen, idazlea eta Amaiaren amorantea
- Estevez, ertzaina
- Zokil, armaturik dabilen neska gaztea
- Haizemin, abeslaria
- Gexan Hiriart, desagertutako apaiza
- Bergeret, apaiza, Hiriarten laguna
- D´Oienart, beste apaiza
- Labruquere, beste apaiza[4]
Saila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaia Ezpeldoi protagonistatzat duten beste eleberriak:
- Bakean utzi arte (Susa, 1994)
- Bizi nizano munduan (Susa, 1996)
- Amorezko pena baño (Susa, 1996)
- Jalgi hadi plazara (Susa, 2007)
- Boga Boga (Susa, 2012)[2]
- Euri zitalari esker (Susa, 2021)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Susa literatura - Jalgi hadi plazara. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- ↑ a b Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Itxaro Borda, Euskal Nobela Beltzaren astean. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- ↑ Borda, Itxaro - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
- ↑ Itxaro, Borda. (2007). Jalgi hadi plazara. Susa ISBN 978-84-95511-93-5..