James Carey (feniarra)
Itxura
James Carey (feniarra) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1845 |
Heriotza | 1883 (37/38 urte) |
Jarduerak | |
Kidetza | Irlandar Anaitasun Errepublikarra |
James Carey (1845-1883), irlandar feniar ekintzaile bat izan zen, nagusiki Irish National Invincibles talde erradikalaren burua izateagatik ezaguna.
1861ean Irlandar Anaitasun Errepublikarraren kide izan zen, baina 1881ean erakunde horrekin apurtu eta Irish National Invincibles eszisioaren sortzaileetako bat izan zen.
Britainiarrek bera eta taldekide ugari atxilotu zituztenean, Carey bere kideen aurka lekukotasuna eman eta ondorioz Joe Brady, Daniel Curley, Tim Kelly, Thomas Caffrey eta Michael Fagan kideak urkatuak izan ziren. Careyri nortasun faltsu berria eman eta britainiaren kontrolpeko Lurmuturreko koloniara joateko baimena eman zitzaion, baina bertan Patrick O'Donnell feniarrak nor zen ezagutu eta tiroz hil zuen.