Lurmuturreko kolonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lurmuturreko kolonia
Kaapkolonie / Cape Colony
1795 – 1910
Monarkia konstituzionala

Britaniar Inperioaren kolonia bandera

Britaniar Inperioaren kolonia armarria

Map of the provinces of South Africa 1910-1976 with the Cape highlighted.svg
Lurmuturreko koloniaren kokapena (gorriz)
Geografia
Hiriburua Lurmutur Hiria
Biztanleria 2 564 965 (1910ean gutx.)
Azalera 569,020 km² (1910ean) km²
Ekonomia
Dirua Libera esterlina
Kultura
Hizkuntza(k) Ingelesa eta nederlandera
Erlijioa Herbeherear eliza erreformatua, Eliza anglikarra
Historia
Aurrekoa
Flag of the Netherlands.svgHerbeheretar Inperioa
Ondorengoa
Lurmuturreko probintziaRed Ensign of South Africa (1910–1912).svg

Lurmuturreko kolonia (nederlanderaz: Kaapkolonie; ingelesez: Cape Colony) Hegoafrikako lurralde bat izan zen, hasieran Herbehereen mende egon zena (1652-1795), eta ondoren Britainia Handiaren mende (1795-1910). Kolonia honen ereserkia ''God Save the Queen'' ereserki ospetsua izan zen.

Ozeano Atlantikotik hasi eta ekialdera zabaltzen zen. Bertan bizi ziren xhosekin hainbat gudu egin ondoren, lurraldearen mendebaldeko muga Fish ibaian ezarri zen. Bestalde, iparraldeko muga ezartzeko Orange ibaia erabili zen denbora askoan. Muga honek, Orange ibaiaren iparraldean zeuden Botswana hegoaldeko lurrak koloniarekin batu ziren unera arte iraun zuen.

Jan van Riebeeck, Lurmuturreko kolonia izena hartuko zuen lurretara iritsi zen unean.

Lurmuturreko kolonia, Jan van Riebeeck komandante herbeherearrak 1652an Lurmutur Hiria sortu zuen unetik existitzen hasi zen. Gizon honek Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiarentzat (Vereenigde Oostindische Compagnie) lan egiten zuen.

«Frantziar Gerra Handia» bezala ezagutzen den garaiaren hasieran (garai honek Napoleondar Gerrak barne hartzen ditu), Napoleonek Herbeheretar zazpi probintziak menderatu zituen, Britainia Handiaren hainbat lurrekin batera. 1798an, Ekialdeko Indietako Herbeheretar Konpainiak bere mende zeuden lurrak Bataviako Errepublikari eman zizkion, urte horretan bertan, konpainia likidatu egin zen diru faltarengatik. Britainia Handiak, 1803an, Bataviako Errepublikari Lurmuturreko kolonia itzuli zion.

Frantziaren aurkako guduek jarraitzen zutenez, britainiarrek, ekialde urrunera joateko bideak beraien kontrolpean edukitzeko eta Napoleon lurralde honetatik kanpo mantentzeko asmoz, 1806an Blaauwbergo gudua irabazi ondoren, Lurmuturreko kolonia bereganatu zuten.

1806ko urtarrilaren 8an, kolonia, britainiarren mendeko lur gisa aitortu zen eta beraien mende jarraitu zuen 1910ean Hegoafrikar Batasuna estatu unitario bezala sortu zen arte. Une horretatik aurrera Lurmuturreko probintzia izena hartu zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]