Fenian
Fenian (euskaraz Feniar) 1850eko hamarkadatik aurrera Irlandako britainiar nagusitasunari aurka egin zion irlandar nazionalismoa izendatzeko erabili ohi izan den izendapena da. Irlandar Anaitasun Errepublikarra irlandar erakunde errepublikarreko kideak izendatzeko era erabili izan da. Izendapen hau gaur egun oraindik erabilia da, bereziki Ipar Irlanda eta Eskozian, unionista edo loialistek irlandar errepublikanismoaz gain, irlandar nazionalismoarekin zerikusia duen edonor edo edozer izendatzeko erabili ohi dutelarik, irlandar jatorriko katolikoak barne, haietako asko edo denak unionisten ikuspegirako irlandar nazionalismoaren parekide baitira.
Hasierako arrakasta militar batzuk gorabehera, hala nola Ridgewayko John O 'Neill koronelaren garaipena, feniarren ahaleginak, azkenean, arrakastarik gabekoak izan ziren, hainbat faktoreren ondorioz, besteak beste, plangintza eskasa, gobernuaren oposizioa eta barne lehiak. Liskar horiek irlandar independentziaren helburu nagusia lortu ez zuten arren, erresistentziaren espirituari eusten lagundu zuten, geroago Irlandako Armada Errepublikazalea (IRA) bezalako mugimenduetan eraginez eta irlandar nazionalismoari buruzko etorkizuneko diskurtsoa eratuz. Feniar sarekadek, nahi gabe, Kanadako Konfederazioari ere lagundu zioten, inbasioaren mehatxuak Kanadako probintziak bateratzera bultzatu baitzituen, defentsa hobea lortzeko.[1]
Esanahia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izendapena irlanderako Na Fianna edota Na Fianna Éireann hitzetatik dator, irlandar mitologiako Fenian zikloan Irlanda babestu eta zaindu ohi zuten gerlari taldea baitzen, haietan ospetsuena Fionn Mac Cumhaill zelarik.
Erabilera historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Feniar mugimendua, beraz, irlandar erakundeen multzo batek osatu zuen, eta haien helburua zen Irlanda okupazio britainiarretik askatzea eta Errepublika independente bat sortzea. Mugimenduan zeuden erakundeen artean honako hauek zeuden, besteak beste: Irlandar Anaiarte Errepublikarra (Irish Republican Brotherhood), Irlandan eta Britainia Handian ziharduena, edo Feniar Anaiartea (Fenian Brotherhood) eta Familia Gaelikoa (Clan na Gael), Estatu Batuetan zihardutenak. 1866 eta 1885 artean ekintza armatu ugari antolatu zituzten jomuga britainiarren aurka, haien artean zenbait sarraldi Kanadan estatubatuar mugatik (1866-71), altxamendu bat Irlandan (1867) eta bonba kanpaina bat Ingalaterran (1881-85).[2]
1858an John O'Mahony, James Stephens eta Michael Doheny irlandar etorkinek Estatu Batuetako Irlandar Anaitasun Errepublikarraren Feniar Anaitasuna izeneko adarra sortu zuten. Berehala jatorrizko taldetik independizatu eta Irlandan altxamendu armatu bat antolatzeko asmoz irlandar estatubatuarren babesa bereganatzeko bere kaxa lan egiteari ekin zion.
«Feniar» (Fenian) hitza 1916ko Pazko matxinadaren (Eiri Amach na Casca )[3] ondoren Britainiar Armadak exekutatutako Thomas James Clarke irlandar nazionalistaren hilarrian jartzen duen hilartitza da.
Kanada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1860ko hamarkadan Feniar Anaitasunak garai hartan Britainiarren jabetzakoa zen Kanadako hegoladeko zatiak inbaditzeko hainbat saiakera burutu zituen, horren bidez Erresuma Batuak Irlandari independentzia eman ziezaion presionatu asmoz.
Gaur egungo erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Irlanda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipar Irlandan «fenian» izendapena katoliko edo irlandar nazionalista oro izendatzeko erabili ohi da, eta katoliko nahiz protestanteek izendapen iraingarritzat dute.
1984an Ulsterko Boluntarioen Indarra talde armatuko George Seawright kide unionistak Erresuma Batuko bandera zintzilikatzearen aurka zeuden katolikoak "Eliza Katolikoak doktrinatutako fenian ximaur batzuk besterik ez zirela" aipatzean sekulako polemika piztu zen.
Bestalde, Irlandako Errepublikan urte luzez gobernuan egon den alderdi politikoaren izena Fianna Fáil da.
Eskozia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskozian izendapena era bertxuan erabili ohi da. Glasgow Rangers futbol taldeko zaletuek haien aurkari nagusia den Celtic Football Club taldeko zaletuak izendatzeko erabiltzen dute, azken futbol talde honen jatorria Glasgow hiriko irlandar etorkinen komunitatean baitago.
Australia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australian «fenian» izendapena Australiako Alderdi Laboristako (Australian Labor Party, ALP) kideak izendatzeko erabili ohi da, irlandar nazionalisten antzeko ikuspegi errepublikarra baidute. 2006ko urriaren 15ean ALPek Adelaidan biltzar batean emandako hitzaldi baten ostean, Hego Australiako Prokuradore Nagusia zen Michael Atkinson-ek Erreginaren Kontseilua ezeztatu nahiz britainiar koroarekin loturak etetea nahi zuten alderdikideei "fenian eta boltxebikeak" deitu zien.
Feniarrak kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- House of Guinness 2025eko telesailean Guiness enpresako familia jabeak feniarrekin hartuemanak ditu.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Fenian Risings for Irish Independence | Research Starters | EBSCO Research» EBSCO (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ «Euzkadi’ko Gudontzidiaren Laguntza’ko Ontzitaldea (1936-37)» www.marinavasca.eu (kontsulta data: 2025-10-08).
- ↑ Vegas, Estibalitz Ezkerra. (2016-04-03). «1916ko iraultza gaur» Berria (kontsulta data: 2025-10-08).