Edukira joan

Janire Arrizabalaga

Wikipedia, Entziklopedia askea

Janire Arrizabalaga Munduate (Gernika-Lumo, Bizkaia, 2003) bertsolaria eta Lokatz Loreak sormen taldeko kidea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janire Arrizabalaga lehen hezkuntzako bertsolaritza klaseetan hasi zen bertsozaletzen. 14 urte zituela hasi zen bat-batean bertsotan eta lehen plazak BBK Sariketan egin zituen. Egun Lilibertso eta Durangoko bertso-eskolako kide da.[1]

Horrez gain, Lokatz Loreak sormen taldearekin hainbat proiektu eraman ditu aurrera Janire Arrizabalagak. 2022an "friki-saioak" antolatu zituzten. Hauetan Janire, Izaro Bilbao eta Araitz Katarainekin batera, saioen aurkezle eta antolatzaile izan zen.[2] 2022ko udazkenean, gainera, Instagrameko Poto! proiektuarekin elkarlanean, 2022ko Txapelketa Nagusiaren inguruko tira komikoak egin zituen hirukoteak.[3] Horrez gain, 2024ko udaberrian Itzal(iko) bagina ikuskizuna plazaratu zuten, Iraitz Lizarragaren zuzendaritzapean.[4]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Janire Arrizabalaga - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  2. «"Asmoa izan da sortzea leku eroso bat bertsorako"» Bertsolari Aldizkaria 2022-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  3. «Itzal(iko) bagina: Zeharkatu gaituena performatzen» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  4. «Itzal(iko) bagina» Bertsolari Aldizkaria 2024-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  5. «2019-05-25 Abadiño Eskolartekoa - Saioa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  6. «Janire Arrizabalagak irabazi dau Bizkaiko Eskolartekoko hirugarren saioa» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  7. «Durangaldeko VII. Kopla Txapelketea Janire Arrizabalagak irabazi dau» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).
  8. «Janire Arrizabalagak irabazi du Berritxu Saria» El Diario Vasco 2023-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-06-04).