Lokatz Loreak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lokatz Loreak Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao bertsolariek osatutako sormen taldea da.[1][2] Lokatz Loreak 2022ko udaberrian sortu zen, Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* topaketan.[3]

Proiektuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Friki-saioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko udazkenean Lokatz Loreak sormen taldeak 5 bertso saio antolatu zituen, ez-ohiko gai frikiak ardatz zituztenak. Beraien hitzetan, gizartean presente zeuden gaiak izan arren, bertso munduan haien inguruko hutsune bat zegoen.[3]

Lokatz Loreak kide Janire Arrizabalaga pozik agertu zen saioen ostean. Bere esanetan, publikoa bero eta eskertuta agertu zen saio hauetan eta bertsolariek ere gustura aritu ziren.[4]

Bost saio horiez gain, seigarren bat antolatu zuten, 'Berebiziko espioaiak' friki-saioa. Bertan Lokatz Loreak sormen taldeko hiru kideek abestu zuten. Gai-jartzaile lanetan, aldiz, Oihana Arana eta Leire Vargas aritu ziren.[5]

Saioak[6][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saioa Lekua Data Bertsolariak
Harry Potter saioa Zornotza 2022/08/13
Bertso fashion week Deustu 2022/08/27
Meme saioa Portugalete 2022/09/03
Denbora makina bertsoz Lekeitio 2022/09/10
Bertsos-kopoa Gernika 2022/09/17
Berebiziko espioiak Leioako campusa 2022/11/29

Tira komikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, Poto! Instagrameko proiektuarekin elkarlanean aritu ziren. Sareetan argitaratu zituzten tira-komikoak sortu zituzten, Txapelketa Nagusiko saioetan gertatutakoa iruditara ekarriz eta txapelketaren testuingurua margotuz.[7][8]

Itzal(iko) bagina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko udaberrian plazaratutako ikuskizuna da. Bertsoa oinarri, egungo jendarte indibidualistari kritika egitea du helburu, kolektiboaren aldarrian. Bertsoz, bertsotik haratago doazen auziei erantzuna eman nahi die. Ikuskizuna Iraitz Lizaragak zuzendu du eta Lankuk ekoitzi du. [7][9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Lokatz Loreak» Bertsolari Aldizkaria 2023-12-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  2. «Lokatzetatik leku bat loratzen denean» Bertsolari Aldizkaria 2023-11-14 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  3. a b «"Asmoa izan da sortzea leku eroso bat bertsorako"» Bertsolari Aldizkaria 2022-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  4. «Friki saioek harrera beroa izan dute lehen bi ekitaldietan» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  5. «Friki Saioak. Berebiziko Espioiak - Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea - UPV/EHU» Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  6. «'Bertso saio frikiak' antolatu ditu Lokatz Loreak sormen taldeak» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  7. a b «Itzal(iko) bagina: Zeharkatu gaituena performatzen» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  8. «poto_eus» www.instagram.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  9. «Itzal(iko) bagina» Bertsolari Aldizkaria 2024-02-28 (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).