Tearen japoniar zeremonia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Japoniako tearen zeremonia» orritik birbideratua)
Tearen japoniar zeremonia irudikatzen duen margolana.

Tearen japoniar zeremonia edota Tearen bidea (japonieraz chanoyu, 茶の湯, edota sadō, chadō 茶道) Japoniako kulturan Matcha te berdearen inguruan burutzen den ohikunea da, zen budismoaren eragina du eta Asiako zenbait herrialdeetan oikoa den tearen zeremoniaren japoniar eratorria da.

Gonbidatu talde txiki batean eta giro lasaian burutzen da. Tearen zeremonia burutzeak abegikortasuna esan nahi du.

Japoniar unibertsitateetan tearen zeremoniaren irakaspena helburu hauekin eskaintzen da:

  • Eguneroko bizitza atseginagoa egitea.
  • Urtaroen aldaketekin harmonian bizitzea.
  • Gustu fineko pertsona bat izatera iristea.
  • Pertsona zintzo eta beldurrik gabekoa izatera iristea.
  • Giza harreman hobeak sortzea.
  • Portaera onak izatea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]