Bananondo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Japoniar bananondo» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Bananondo
Israel banana trees 3.JPG
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaZingiberales
FamiliaMusaceae
GeneroaMusa
Espeziea Musa ×paradisiaca
Datu orokorrak
Iturria Banana eta plantain
Ploidia triploidy

Bananondoa (Musa × paradisiaca) fruitutzat banana ematen duen landarea, hosto handiak eta loreak mordoetan dituena (Musa paradisiaca).

Ezagutzen den belarkararik handiena da. Hostoen txortenek zurtoina inguratzen dute. Zurtoinaren muturrean sexu bietako lore gorriak hazten zaizkio; lore emeek fruitu luze bigunak ematen dituzte. Fruitua jaso ondoren zurtoina moztu egiten zaio, baina sustraiek berriz ere zurtoin berriak ematen dituzte. Jatorriz Asiakoa da baina gaur egun inguru tropikaletan ere landatzen da. Landare honen fruitua gozoa izaten da. Garrantzi handiko elikagaia da.

Musa × paradisiaca Musa acuminata eta Musa balbisiana espezieen arteko hibridoaren izen zientifikoa da.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Royal Botanic Gardens, Kew, Musa × paradisiaca, World Checklist of Selected Plant Families, http://apps.kew.org/wcsp/namedetail.do?name_id=254888 .
  2.   de Langhe, Edmond; de Maret, Pierre (2004), Tracking the banana: its significance in early agriculture, The Prehistory of Food: Appetites for Change, Routledge, 372. orrialdea, ISBN 978-0-203-20338-5 .


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.