Jarfaiter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jarfaiter

Bizitza
JaiotzaPiedralaves, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Espainia
BizilekuaCuatro Caminos
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Izengoitia(k)Jarfa
Musika instrumentuaahotsa

jarfaiter.com
Twitter: Jarfaitah Youtube: UCUCxEgrssyvszRfaLBmFxhA Spotify: 7hqwOMu222wUGHIzm49sJk Musicbrainz: 80404ff9-7329-40cb-b5b6-24b23d83059a Discogs: 4117963 Edit the value on Wikidata

Jose del Olmo Gutierrez (Piedralaves, c. 1994), Jarfaiter ezizenez ezaguna, rap abeslari bat da, lagunen artean Olmo izenarekin ere ezaguna. Pixkanaka-pixkanaka ospea irabazten joan da bere abestietan sumatzen den izaera oldarkorragatik, «rap kinkiaren» aurpegi ezagunenetakoa bilakatu arte.[1] Rapa egin arren, abestietan flamenkoa, runba eta hardbassa ere gustuko dituela adierazten du. Ez dago bere datu pertsonalei buruzko zehaztasun gehiegi, ahalik eta oharkabeen pasatzen saiatzen bai da aspektu horretan.

Biografia eta estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarfaiter Piedralavesen jaio zen eta Madrilgo Cuatro Caminos auzoan hazi zen. Haurtzaroan jada rapa gustatzen hasi zitzaion.[2][3] Bere lehen errima 7 urterekin gauzatu zuen. Gaztetatik Cicatriz edo Arpaviejas bezalako punk taldeak eta runba eta flamenkoa bezalako estiloak entzun zituen, bere abestietan eragin nabarmena izan dutelarik.[1] Harentzat ospea garrantzitsua ez dela adierazi izan du, famatu izateko aukerak izan zituenean aukera guztiak errefusatu zituelarik.

Bere lehen abestiaLa disciplina” izan zen, bere lagun batek grabatu ziolarik.[3] 2015ean, 3 maketa egin ondoren, bere lehen diskoa argitaratu zuen: Antihéroe. Hortik aurrera 2 disko gehiago argitaratu ditu, Criminal Nadsat (2017) eta Picaresca (2021).[2][4]

Jarfaiterren estiloa, berak "opera kriminala edo funky delitua" bezala definitzen duena, maitasunaren, urdaiazpikoa mozteko labanen edo dirudun auzoetako bizitzaren etengabeko erreferentziengatik bereizten da.[1] Bere abestietan hainbat gai aipatzen ditu, politika eta gizartea direlarik gehien nabarmentzen direnak. Horrez gain bere bizitzan izandako ezbeharrei eta pasadizoei buruz ere errimatzen du, eta gizartea kritikatu ohi du.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antihéroe (2015)

  • 1.Intro
  • 2.Vagos y maleantes (con Hashas)
  • 3.galopando (con Alex Treze)
  • 4.Flamencore
  • 5.La luna y el sol (con Gaty)
  • 6.Código de conducta (con 13ZE)
  • 7.Navajeros (con ElColeta)
  • 8.Billetes
  • 9.Antihéroe
  • 10.Libertad (con Naxo)
  • 11.Sólo Dios puede juzgarme
  • 12.Jarras Barras Guarras (con Sandor)
  • 13.Raimon (con A.Villa aka Alistair)
  • 14.El pulso de los lobos
  • 15.Adolescencia

Criminal Nadsat (2017)

  • 1. Game over
  • 2. Perros de paja
  • 3. Presto presto
  • 4. Guerriando (con Lampa)
  • 5. Una señal
  • 6. Victoriano corral
  • 7. Criminal nadsat
  • 8. Nadie nos para
  • 9. Guerra de clases
  • 10. Skit kaños
  • 11. Orígenes
  • 12. Wopdattrik rimix (con Rukeli 13ze)
  • 13. La manada
  • 14. Pillada (con Duer)
  • 15. La vida es (con Sandor)
  • 16. Por mis vatos
  • 17. Original quinqui
  • 18. GTA Madrid

Picaresca (2021)

  • 1. Periñan
  • 2. Bandera negra
  • 3. Picaresca
  • 4. No tengo dueño
  • 5. Ira y lamento
  • 6. Era de terror
  • 7. No hay final feliz

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) «Lo quinqui vuelve a estar de moda» ELMUNDO 2016-03-02 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Jarfaiter: la voz de los rechazados» ELMUNDO 2018-05-28 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  3. a b «Rap de abajo | Periódico Diagonal» www.diagonalperiodico.net (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  4. (Gaztelaniaz) Gómez, Adrián. Jarfaiter lanza su tercer disco: 'Picaresca' – El V Elemento. (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]