Jasate-ahalmen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jasate-ahalmena, ingurumen zientzietan, ingurune natural jakin batek denboran zehar izan dezakeen espezie biologiko baten populazio tamaina maximoa da; ingurumenean eskuragarri dagoen ura, janaria, habitat eta beste edozein behar kontuan izanik.

Populazioen genetikan, jasate-ahalmenaren muga ingurunearen karga maximoa bezala definitzen da,[1] zeina populazio oreka kontzeptuarekin zerikusirik ez duen. Eredu logistikoetako hurbilketaz baliatuta, populazioen dinamiketan duen efektua azter liteke; hala ere, sinplifikazio honek errealitateko sistema batek aurkeztu dezaketen muga gainditzeko aukera baztertzen du.

Hasiera batean, jasate-ahalmena zelai eremu batean, hau hondatu gabe, bazka zezaketen animalien kopurua zehazteko erabiltzen zen. Ondoren, populazio konplexuagoetara zabaldu zen ideia, gizakia kasu.[2] Gizaki populazioari dagokionez, osasungintza eta medikuntza alorrak bezalako aldagai konplexuagoak kontsideratzen dira beharrezko ezarpenaren barne. Populazio dentsitatea handitzen den heinean, jaiotze-tasa, oro har, jaitsiko da eta heriotza-tasa tipikoki handitu egingo da. Jaiotze eta heriotza tasen arteko ezberdintasunari berezko hazkunde deritzo. Jasate-ahalmenak berezko hazkunde positibo bat sustatu lezake edo berezko hazkunde negatibo bat behar izan.

Jasate-ahalmenaren azpitik populazioak tipikoki handitzen dira gainetik, ordea, tipikoki jaisten diren bitartean. Populazio tamaina orekan mantentzen duen faktore bat erregulazio faktore gisa ezagutzen da. Eramangarritasun muga gainditu ostean populazio tamaina murrizten da espezieen araberako faktore ezberdinen menpe; horrez gain, leku urria, janari hornikuntza edo eguzki argia ere barne hartu daitezkeelarik. Ingurunearen jasangarritasun muga espezieen arabera alda daiteke baita denboran zehar aldatu ere hainbat faktoreen eraginez: janari eskuragarritasuna, ur hornidura, ingurumen baldintzak eta bizilekua.

Jasate-ahalmen kontzeptuaren jatorria zalantzazkoa da, ikertzaile batzuen aburuz garraio internazionalaren testuinguruan erabili zela esanez [3] edo lehenik XIX. mendeko mikroorganismoekin egin ziren laborategi experimentuetan erabilia izan zela. [4] Egin berri den ebaluazio batek terminoaren lehenengo erabilera 1845-ko txosten batean kokatzen du, Estatu Batuetako Estatu Idazkariak Estatu Batuetako Senatuari egindakoa, hain zuen.[3]

Gizakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu honek gainpopulazio Wikipediako artikulua kontraesan egiten duela dirudi.

Askok estimatzen dute eramangarritasun gaitasuna tarte zabaleko populazio zenbakiekin aurrera eraman dela. 2001ko Nazio Batuen Erakundeak (NBE) egindako txostenaren arabera, estimazioen bi herenak 4 mila milioi eta 16 mila milioi tartean erortzen direla diote, errore estandar inespezifikoekin, 10 mila milioiko batazbestekoa izanik.[5]Egin berri diren estimazioak aise baxuagoak dira, bereziki berriztagarriak ez diren baliabideen agortzea eta gehiegizko kontsumoa kontuan hartzen direlarik.[6][7]

Eramangarritasun gaitasunaren kontzeptuaren aplikazioa giza populaziorako jatorri aldakor eta orekarik gabeko gizaki eta ingurumenaren arteko prozesu multigeruzatuak ez barneratzeagatik kritikak jaso ditu, bai eta kasu batzuetan blame-the-victim edo biktima erruduntzearen testuinguru batean erabili izanagatik[8]

Kontzeptuaren alde agertzen direnak eramangarritasun gaitasun mugatuaren idea gizaki zein beste edozein espezieetan aplikatzerako orduan balio bera duela diote. Animaliaren populazio tamaina, bizi-estandar edo baliabideen agortzea aldatu egiten dira baina jasangarritasun ahalmenaren kontzeptua aplikatzen jarraituko da. Munduko eramangarritasun kapazitaterako jende kopurua ez da eragingo duen faktore bakarra. Hondakinak eta gehiegizko kontsumoak, bereziki biztanleria eta nazio aberasdunen aldetik, gainpopulazioak baino presio gehiago jartzen ari da ingurumenean.[9]World3 bezalako ordenagailu simulazio bidez hau ikertua izan da.

Eramangarritasun gaitasuna eraentzen duten faktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jasangarritasun gaitasunaren aspektu batzuk janari eskuragarritasuna, ur hornidura, materia primak eta/edo beste antzeko baliagaiak kontuan hartzen ditu. Horrez gain, badaude naturan eramangarritasun gaitasuna eraentzen duten eta hain institibo edo intuitiboak ez diren beste faktore batzuk. Horien artean, aurkitzen dira: inoiz metatzen eta/edo areagotzen den zabor maila, ingurumen kaltea, eta/edo funtzionatzen ari den sistema konplexu baten konposatu esentzialen erradikazioa. Edozein sistema konplexu baten portzio handi edo kritiko baten erradikazioa, adibidez, prozesu eta dinamika esentzialak geldiarazi likete, sistemen kaltea edo bat-bateko kolapsoa induzituz. (Bigarren mailako faktore hauen adibide gisa, abioi bat bezalako sistema konplexu bateko eramangarritasuna agertzen da zeina bertako jaki, edo ur, edo eserleku libreen eskuragarritasuna baino gehiago den; honek, era berean, eramateko gai den pisu totala erreflejatzen du eta kasu honetarako argi ikusten da nola sistema honetako bidaiariek ez dituzten abioia osatzen duten parteak kentzen: ateak, leihoak, motorea, erregaia, olioa...). Hortaz, eskala global batean, planetako gizaki-bidaiariek bizitzarako ezinbestekoak diren ahalmen biosferikoak (prozesu esentzialak baimentzen dituzten gaitasunak, hain zuzen: auto-mantenu; auto-iraunkortasun eta auto-konponketa) murriztu, asaldatu edo erradikatu gabe bermatzen dituzten heinean, puntu bateraino elikagai eta baliagai antzekoak planetaren eramangarritasun mugan eragina izatea lortzeko aukera izango dute.

Esanak esan, soilik elikagaia bezalako baliagai mugetan zentratzen diren eramangarritasun mugaren interpretazioak faktore funtzional zabalagoak baztertzen arituko lirateke. Gizakiok, haien ugal-arrakasta areagotzeko beharrarekin (ikus Richard Dawkins-en The Selfish Gene) elikagai hornikuntza aldatu daitekeela eta beste ingurumeneko faktoreak gizakion elikagai beharra aldarazi dezaketela badakite.

Denboran zehar, transakzio monetarioek trukeak eta ekoizpen lokala ordezkatu dute eta, ondorioz, gizakion jasangarritasun muga kapazitatea aldatu. Hala ere, erosketak oso urrun dauden eskualdeetan ere inpaktua izango dute. Adibidez, kotxe baten karbono dioxidoa atmosferan zehar bidaiatuko du. Azken honek bultzatu zuen Paul R. Ehrlich I = PAT ekuazioa garatzera. [10]

non: I = P x A x T

I: kontsumoak eragindako ingurumen inpaktua
P: populazio zenbakia
A: per capita kontsumoa
T: faktore teknologikoa

Kurba logistikoa eramangarritasun mugarekin (k) zerikusia duen hazkunde eredu garrantzitsua bat da. Kurba logistikoak, populazio hazkunde-erratio, baliagai erabilgarriak eta jasangarritasun mugen arteko interkonexioen arteko bertsio errealistikoagoa aurkezten du. Modelo honetan gertatzen den moduan, kurba logistikoaren garapen ereduan, populazio tamaina txikia eta errekurtso baliagarri asko daudenean, denbora zehar populazioak gora egingo du, hazkunde erratioarekin batera. Haatik, populazio tamainak jasangarritasun mailara gerturatzen denean eta baliagaiak eskasiago bilakatzen direnean, hazkunde tasa jeitsi egingo eta populazioa mantendu egingo da k inguruan. Eredu honen oinarrian jasangarritasun muga aldatzen ez dela aurkitzen da. Buruan izan beharreko gauza bat da, ostera, k edo eramangarritasun maila igo edo jeitisarazi daitekeela eta zenbait faktorek eragina dutela horretan. Adibidez, populazio tamainaren handiagotzeak beharrezko baliagai naturalen gainustiaketara eramango du eta, beraz, ingurumenaren eramangarritasun mugaren beherapen orokorra.[11]

Teknologiak jasangarritasun-mugaren dinamikan rol garrantzitsua izan liteke. Kasu batzuetan, eragin ona [12] eta, beste batzuetan, haren influenzia arazoak sortzen dituelarik.

Besteak beste, iradoki izan da nekazaritzaren sorkuntzarekin, Neolitikoko iraultzak handiagotu egin zuela gizakion lurreko eramangarritasun ahalmena. Antzeko modu batean, elikagaien perspektibatik begiratuta, erregai fosilen erabilpena artifizialki eramangarritasun muga emendatu duela kontsideratu da, nahiz eta elikagai ekoizpenak ez duen baieztatzen munduko klima eta bizitzeko behar diren ahalmen biosferikoen sistemak ondo erantzungo dioten ala ez erregai horien erabilpenen ondorioz sortzen diren kalte eta hondakinei. Hala eta guztiz ere, interpretazio hauek onartu egiten dute sistema globaleko elementuen funtzionamendu jarrai eta etenik gabekoa. Honekin batera, aditzera eman da, munduan gizakion eramangarritasun muga emendatu duten aurrerapen teknologikoen artean hauek aurkitzen direla: polderrak, ongarriak, konposta, berotegiak, lur-berreskurapenak eta piszikultura. Bestetik, teknologiek entitate ekonomiko eta gizaki indibiduoei murriztapen eta kalte gehiago, azkarrago, efizienteago eta inoiz baino eskala handiago batean ematea baimentzen diete. Honen adibide gisa piszikulturetako arrainen harrapakuntza dugu non arrainen ustiapena hauen ugalketa ahalmena baino handiagoa den.

Munduko nekazaritzaren ahalmena XX. mendeko azken laurdenean emendatu zen. Hala ere, proiekzio asko daude munduko nekararitza ahalmen beherapen (eta ondorioz, jasangarritasun ahalmen) jarraia aurresaten dutenak, jada 90. hamardakan hasi zena. Are argiago ikus dezakegu hau Txinako elikagai ekoizpen beherapen predikzioan: XXI. mendeko azken erdialderako aurresan da %37 batean jeitsi egingo dela, munduko eramangarritasun gaitasunean presioa eraginez, Txinako populazioa 2050. urterako 1.5 mila milioira gora egin dezakeelako.[13]

Txinako nekazaritza ahalmen honen murrizketa (munduko beste eskualdeetan bezala), munduko ur krisiari zor zaio hein handi batean eta, bereziki, lurpeko ura jasangarritasunetik at ustiatzeagarik, Txinan gertatu izan dena XX. mende erdialdetik.[14]

Lester Brown Planetako Politika Institututik (Earth Policy Institute), esan duen moduan: It would take 1.5 Earths to sustain our present level of consumption. Environmentally, the world is in an overshoot mode.[15]

Aztarna ekologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakion demanda ekosistemaren jasangarritasun mugarekin alderatzeko modu bat aztarna ekologikoa da Jasangarritasun mugak ezartzen dituen iraganeko aukera eta mugei buruz espekulatu ordez, aztarna ekologiko kontaketak azterketa ez espekulatibo eta enpirikoak ezartzen ditu iraganaldiari buruz. Erregenerazio historikoko erratioak eta bioahalmena alderatzen ditu, gizakion demanda historikoarekin, aztarna ekologikoa, urte berean. [16][17] Azterketa batek azaleratu gizakion aztarna ekologikoa 1999. urtean gainditu egin zuela planetako bioahalmena %20ean.[16] Hala ere, neurketa honek ez du erregai fosilen murrizketa kontuan hartzen zeina aurretik irakurritako karbono aztarna baino ehun aldiz handiagoa suposatuko lukeen.[18]

Herriek haien aztarna ekologikoa murriztu eta mantentzeko ahalmenaren kontzientzia ere badago. Holden eta Linnerud, garapen iraunkor eta mantentze politikak epaitzeko azpiegitura hobe bat emateko lanean ibili dira, munduan zehar herrialde ezberdinen sailkapena neurtzen duen diagrama bat sortuz, Barne Produktu Gordinaren (BPG) eta 2007ko arrasto ekologikoaren artean erlazio lineala erakusten duena. Banakako herrialde gisa non gauden gu arrasto ekologikoa murrizteko iraunkortasun eta garapen metodoak lortzeko saiakeran galderari erantzun posibleak ematea ahalbidetzen du. Per capita arrasto ekologiko handiena Estatu Batuek zuten, Norbegia, Suedia eta Austriarekin batera, Kuba, Bangladesh eta Korearekin alderatuz.[19]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Notak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hui, C (2006). "Carrying capacity, population equilibrium, and environment's maximal load". Ecological Modelling192: 317–320. doi:10.1016/j.ecolmodel.2005.07.001
  2. Carrying capacity. (Noiz kontsultatua: Retrieved February 2017).
  3. a b Sayre, N. F. (2008). "The Genesis, History, and Limits of Carrying Capacity"Annals of the Association of American Geographers98: 120–134. doi:10.1080/00045600701734356
  4. Zimmerer, K.S., "Human Geography and the "New Ecology": The Prospect of Promise and Integration", Annals of the Assoc. of American Geo., 84(1), 108–125, (1994)
  5. "UN World Population Report 2001" (PDF). p. 31. Retrieved 16 December 2008.
  6. Ryerson, W. F. (2010), "Population, The Multiplier of Everything Else", in McKibben, D, The Post Carbon Reader: Managing the 21st Centery Sustainability Crisis, Watershed Media, ISBN 978-0-9709500-6-2
  7. Brown, L. R. (2011). World on the Edge. Earth Policy Institute. Norton. ISBN 978-0-393-08029-2.
  8. Cliggett, L., "Carrying Capacity's New Guise: Folk Models for Public Debate and Longitudinal Study of Environmental Change", Africa Today, 48(1), 2-19, (2001)
  9. Fred Pearce (2009-04-13). "Consumption Dwarfs Population as Main Environmental Threat". Yale University. Retrieved 2012-11-12.
  10. Ehrlich, P.R., Holdren, J.P., "Impact of Population Growth", Science171(3977), 1212–1217, (1971)
  11. Swafford, Angela Lynn. "Logistic Population Growth: Equation, Definition & Graph." Study.com. N.p., 30 May 2015. Web. 21 May 2016. "Logistic Population Growth - Boundless Open Textbook." Boundless. N.p., n.d. Web. 21 May 2016
  12. Martire, S., Castellani, V., & Sala, S. (2015). Carrying capacity assessment of forest resources: Enhancing environmental sustainability in energy production at local scale Resources, Conservation and Recycling, 94, 11-20. doi: [1]
  13. Economy, E., China vs. Earth, The Nation, May 7, 2007 issue
  14. Nielsen, R., The Little Green HandbookPicador, (2006) ISBN 978-0-312-42581-4
  15. Brown, L. R. (2011). World on the Edge. Earth Policy Institute. Norton. p. 7. ISBN 978-0-393-08029-2
  16. a b Wackernagel, M.; Schulz, N.B.; et al. (2002). ", "Tracking the ecological overshoot of the human economy"Proc. Natl. Acad. Sci. USA99 (14): 9266–9271. Bibcode:2002PNAS...99.9266W
  17. Rees, W.E. and Wackernagel, M., Ecological Footprints and Appropriated Carrying Capacity: Measuring the Natural Capital Requirements of the Human Economy, Jansson, A., Folke, C., Hammer, M. and Costanza R. (ed.), Island Press, (1994) http://www.pnas.org/content/99/14/9266.short
  18. http://www.footprintnetwork.org/en/index.php/GFN/page/frequently_asked_technical_questions/
  19. Holden, Erling; Linnerud, Kristin (May 2007). "The sustainable development area: satisfying basic needs and safeguarding ecological sustainability". Sustainable Development15 (3): 174–187. doi:10.1002/sd.313

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gausset Q., M. Whyte and T. Birch-Thomsen (eds.) (2005) Beyond territory and scarcity: Exploring conflicts over natural resource management. Uppsala: Nordic Africa Institute
  • Tiffen, M, Mortimore, M, Gichuki, F. (1994) More people, less erosion: Environmental recovery in Kenya. London: Longman.
  • Shelby, Bo and Thomas A. Heberlein (1986) "Carrying capacity in recreation settings." Corvallis, OR: Oregon State University Press.
  • Karl S. Zimmerer (1994) Human geography and the "new ecology": the prospect and promise of integration. Annals of the Association of American Geographers 84, p. XXX;
  • Martire, S., Castellani, V., & Sala, S. (2015). Carrying capacity assessment of forest resources: Enhancing environmental sustainability in energy production at local scale. Resources, Conservation and Recycling, 94, 11-20.

Kanpoko linkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]