Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Etxague)

Koordenatuak: 42°39′16″N 1°36′09″W / 42.65433371°N 1.60258064°W / 42.65433371; -1.60258064
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOloritz
Koordenatuak42°39′16″N 1°36′09″W / 42.65433371°N 1.60258064°W / 42.65433371; -1.60258064
Map

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Nafarroa Garaiko Orbaibar ibarreko Oloritz udalerriko Etxague kontzejuan kokatutako XVIII. mendeko kristiau eliza bat da. Barroko estiloa ditu.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1761 eta 1771 artean eraiki zuen Diego Juan Doneztebek, Iruñeko Simon Larrondo obra-maisuaren trazei jarraituz. Gurutze latindarreko oinplanoa du, eta kanoi erdiko estalkia, ilargixkak dituena. Elizaren buruan erretaula nagusi barrokoa dago. Erretaula hori 1682an egin zuen Andrés Lópezek, Erriberrin bizi zen arkitekto maisuak. Eraberritua izan den arren, gorputza estria dardarakorrezko zutabeek artikulatzen dute. Erretaularen jatorrizko eskulturaren zati bat parrokiako geletan sakabanatuta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]