Oloritz

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Orbaibarreko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Oloritz (argipena)».

Oloritz

 Nafarroa Garaia
Izen ofiziala Olóriz <> Oloritz[1]
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Erriberriko merindadea
Alkatea Raúl León Goñi
(AIO, indep.)
Herritarra oloriztar
Koordenatuak 42°38′8″N 1°36′48″W / 42.63556°N 1.61333°W / 42.63556; -1.61333Koordenatuak: 42°38′8″N 1°36′48″W / 42.63556°N 1.61333°W / 42.63556; -1.61333

Maps of municipalities of Navarra Oloritz.JPG

Eremua 40,6 km2
Garaiera 686 m
Distantzia 24 km Iruñera
Biztanleria 179 bizt. (2012)
Dentsitatea 4,41 bizt./km²

Oloritz[2] Nafarroako udalerria da. Ondoko gune hauek osatzen dute: Bariain, Eristain, Etxague, Lepuzain, Mendibil, Oloritz, Orizin eta Soltxaga.

Udalerria egun ezagutzen dugun moduan 1842 eta 1857ko errolden artean sortu zen, Mendibil eta Soltxaga udalerriak anexionatu zituenean.

2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 179 biztanle zituen.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soltxagako eliza.

Oloritz Nafarroa erdialdean dago Erriberriko merindadean eta Nafarroako hiriburutik 24 kilometrora.

Iparraldean Untzue eta Elorekin egiten du muga, ekialdean Leotzekin, mendebaldean Barasoainekin, eta hegoaldean Garinoain eta Orisoainekin.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oloritzen, itsasoaren mailatik 706 metrora, Nafarroako gobernuak 1982an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Biztanleria (2011)[4] Mapa
Oloritz 183

City locator 3.svg Herriburua
City locator 4.svg Kontzejuak
City locator 5.svg Auzuneak
Bariain 3
Etxague 18
Mendibil 56
Oloritz 55
Orizin 13
Eristain 7
Soltxaga 31

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olorizko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
551 615 525 480 498 395 380 338 198 161 171 166 194

2008ko erroldaren arabera, bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,05 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara mintzatu zen herri hauetan XIX. mendearen hasiera arte. Juan Beriain, idazle euskalduna, Etxagueko parrokiako apaiza izan zen sei urtez (1592-1599).

1778an, Bariaingo parrokia hutsik gelditutakoan, herriko jauna, Besollako Markesa apaiz berriaren izendapenaren kontra agertu zen, "euskaraz ez dakielako eta Bariaingo eliztarrek hizkuntza hori besterik ez dutelako ulertzen".

1789an, Mendibilgo elizan bikario izendatzerakoan, Orreagako kapituluak (izendatu behar zuenak) Garinoaingo bikarioari ea beharrezkoa ote zen euskaraz jakitea galdetu zion. Erantzuna euskara "eguneroko hizkuntza" zela argudiatuta, bikario garinoaindar bat izendatu zuten.

Euskararen Foru Legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Oloritz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,10ek zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Oloritz) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[5].

2009ko urtarriletik Olorizko udalerriaren izen ofiziala Olóriz <> Oloritz da[6].

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea 1930 inguruan eraiki zen, eta beheko solairua eta honen gainean eraikitako beste solairu bat dauka. Kokapen honen aurretik, udaletxea eskola zaharren eraikineko lokal batean egon zen. Udaletxearen eraikinak kanpoalderako hiru fatxada dauzka. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka eta bertako idazkaria Puiu, Orisoain, Untzue eta Garinoaingo idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Kale Orokorra z/g (Oloritz kontzejua)

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan Olorizko alkatea Agrupación Independiente Olóriz (AIO) zerrendako Raúl León Goñi da. 2007an zerrenda bakarra izan zen. Baliogabeko botoak 4 izan ziren (emandako guztien %3,36) eta 4 boto zuri izan ziren (botoen %3,48). Abstentzioa %33,15koa izan zen.

Olorizko Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Raul Leon Goñi (AIO) 63 Bai
Fernando Flamarique Urdin (AIO) 63 Bai
Jose Manuel Armendariz Errekalde (AIO) 60 Bai
Leoncio Beriain Loitegi (AIO) 45 Bai
Fernando Elortz Zazpe (AIO) 43 Bai

2011ko udal hauteskundeetan ere AIO izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; Goñik alkate kargua berretsi egin zuen eta zinegotzi bihurtu ziren beste lau lagunekin batera udalbatza osatzen du[7].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Raúl León Goñi AIO
2011-2015 Raúl León Goñi AIO

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Udalerriko Etxague kontzejuan, Alaitzeko mendilerroan, Nafarroako gobernuak eraikitako bi parke eoliko daude "Etxague" eta "Alaitz" izenekoak. Etxaguekoak 24,60 megawatteko potentzia dauka eta Alaizkoak 33,09 megawatteko potentzia. Parkeen jabea Acciona da gaur egun.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oloritz, Mairaga-Erdialdea mankomunitateko kidea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oloritz
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Orbaibar
Barasoain | Garinoain | Leotz: Amatriain, Artariain, Benegorri, Bezkitz, Hiriberri, Iratxeta, Leotz, Makirriain, Munarrizketa, Olleta, Santsoain (Musker-Hiriberri, Pozuelo, San Lorenzo), Santsomain, Uzkita | Oloritz: Bariain, Eristain, Etxague, Lepuzain, Mendibil, Oloritz, Orizin, Soltxaga | Orisoain | Puiu | Untzue